Burgi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burgi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Burgui Spain.jpg
Burgiko zubia eta Ezka ibaiaren ikuspegia.
Burgiko bandera

Burgiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Erronkariko ibarra
Izen ofiziala Escudo de Roncal.svg Burgui <> Burgi[1]
Alkatea Ignacio Aierra Arrarats
(AIB, indep.)
Posta kodea 31412
INE kodea 31059
Herritarra burgiar
Kokapena
Koordenatuak 42° 43′ 16″ N, 1° 00′ 03″ W / 42.721111111111°N,1.0008333333333°W / 42.721111111111; -1.0008333333333Koordenatuak: 42° 43′ 16″ N, 1° 00′ 03″ W / 42.721111111111°N,1.0008333333333°W / 42.721111111111; -1.0008333333333
Burgi hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Burgi
Burgi
Burgi (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 64,60 km2
Garaiera 629 metro
Distantzia 77 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 229 biztanle
% 56,95 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 43,05
Dentsitatea 3,54 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 3,75
Zahartze tasa[2] % 5,49
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 29,41
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 77,78 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 2,21 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 4,26 (2010)
Euskararen erabilera %  0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.burgui.es/

Burgi[3] Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Erronkariko ibarrean hegoalderen dagoena. Zangozako merindadeko herri honek 229 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Lanbideen herria ezizena du eta Nafarroako hiriburutik 77 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, esan bezala, Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean dago, Eska eta Binies ibaiek bat egiten duten tokian. Herrira NA-137 errepidetik heltzen da. Bestalde, NA-214 eta Coronas mendatearen bidez Nabaskoze udalerriarekin elkarlotzen da.

Herriaren batez besteko altuera 629 metrokoa da. Altuera hori Burgiko Herriko Etxean neurtuta dago.

Burgik Bidankoze eta Erronkarirekin egiten du muga iparraldean, Garderekin ipar-ekialdean, Nabaskoze eta Galozerekin mendebaldean, eta Huesca probintziarekin hego-ekialdean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Burgin.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgiko arroilaren ikuspegia.

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgiko alkatea "AIB" herri ekimeneko Ignacio Aierra Arrarats da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. AIBk aukeratu ziren bost zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Boto zuriak bi izan ziren (%1,18), eta baliogabeko botoak zazpi (%3,98). Abstentzioa %29,88koa izan zen.

Burgiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Ignacio Aierra Arrarats (AIU) 80 Bai
Iñigo Glaria Zabaltza (AIU) 78 Bai
Miguel Javier Aznarez Lus (AIU) 78 Bai
Marta Zudaire Aznarez (AIU) 69 Bai
Ivan Petrotx Urzainki (AIM) 45 Bai

2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta Aierrak segitzen du jarduneko alkate[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea herriko plaza nagusian dago elizaren ondoan. 1850. urtean eraikia, harrizko hormak dituen hiru solairuko eraikina da, jatorriz eskola moduan erabilia, eta ondoren, herriak biztanleria galtzean, udaletxe bihurtutakoa. Burgiko idazkaria Bidankoze eta Gardeko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, 1

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Ignacio Aierra Arrarats AIB, indep.
2011- Ignacio Aierra Arrarats Jardunean

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almadiak Ezka ibaian, Burgin

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgiko jaiak San Pedroren omenez ospatzen dira ekainaren 29an.

Gainera, almadiazainen ogibidea omentzen duen "Almadiaren eguna" ere ospatzen da. Hiru almadia jaisten dira Eska ibaitik behera, antzina almadiazainek egin bezala.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erronkariera»

Erronkarierazko azken hiztunak XIX. mendeko amaiera arte bizi izan ziren, hau da, ibarreko iparraldean baino mende bat lehenago galdu ziren.

Gaur egun euskal hiztunen kopurua arras baxua da, % 5en ingurukoa.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Burgin eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burgi Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa