Burgu usteldu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Burgu usteldua (ingelesez: rotten borough) biztanle gutxiko hauteskunde-barrutia da, hauteskunde sistemari esker biztanle asko duten beste hautagai dituena. Itxuraldatze honek hauteskundeetako iruzur eta klientelismo eragiten zituen.

Izena XIX. mendeko Erresuma Batuan sortu zen, izan ere, garai haietan Kornuallesek (Cornish rotten boroughs) Eskoziak beste hautagai zituen Legebiltzarrean. Barruti batzuk jauntxoen eskuetan edo, hobe esanda, patriketan (ingelesez pocket borough deituak) zeuden.

Burgu edo borough hauek errege-foru edo Royal Chart baten bitartez Komunen Ganberarako bi hautagai izendatzeko eskubidea zuten eta, biztanleria aldatu arren, eskubidea mantentzen zuten. Adibidez, Old Sarum burguak XII. mendean katedraldun hiri bat zen baina denboraren poderioz bere biztanleak gertuko Salisburyra mugitu ziren. XIX. mendean Wiltshireko herri honek 3 etxe eta 7 boto-emaile zituen baina bi legebiltzarkide hautatzen zituen.

1832ko Reform Act Legeak 57 burgu usteli kendu zien ordezkaritza.[1] Hona hemen:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Phillips, John A.; Wetherell, Charles (1995) «The Great Reform Act of 1832 and the Political Modernization of England» The American Historical Review 100 (2): 411–436 doi:10.2307/2169005.