Buruko beheko muskulu laprana
Buruko beheko muskulu laprana | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | set of suboccipital muscles (en) ![]() |
Jatorria | Axisa |
Insertzioa | atlasa |
Arteria | Arteria bertebrala |
Zaina | Zain bertebrala |
Nerbioa | C1 nerbioaren adar dortsala (nerbio subokzipitala) |
Identifikadoreak | |
Latinez | musculus obliquus capitis inferior |
TA | A04.2.02.007 |
FMA | 32528 |
Terminologia anatomikoa |
Buruko beheko muskulu laprana, garondoko muskulu lapran laburren artean luzeena da. Garondoko muskulu lapranen artean aurkitzen dira buruko beheko muskulu laprana eta buruko goiko muskulu laprana.
Jatorria eta ezarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu honen jatorria axisaren arantza apofisia da eta bere ezarpena atlasaren zehar apofisia.
Inerbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerbio subokzipitala arduratzen da muskulu honen inerbazioaz, hau da, C1 nerbioaren adar dortsala. Nerbio hau guztiz motorra da. Gainera, beheko muskulu lapranaren azpitik C2 nerbio aterako da, nerbio okzipital nagusia, sentikorra dena.
Odoleztapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu honen odoleztapenaz orno arteko zain eta arteriak arduratzen dira.
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Funtzioari dagokionez, bi ekintza betetzen ditu. Alde batetik, uzkurketa unilaterala denean buruaren errotazio ipsilaterala emango da, hau da alde bereko errotazioa. Bestalde, uzkurketa bilaterala denean, buruaren hedapena gauzatuko da.
Gehigarria: Garondoaren triangelua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Buruko beheko muskulu laprana, garondoko triangelua osatzen du buruko goiko muskulu laprana eta buruko atzeko muskulu zuzen nagusiarekin batera. Beraz, hauek izango dira aipatutako triangeluaren hiru mugak:
- Goitik eta alde lateraletik: Goiko muskulu laprana
- Barrutik eta alde medialetik: Muskulu zuzen nagusia
- Behetik eta alde lateraletik: Beheko muskulu laprana
Triangelu honen barruan C1 nerbioa, nerbio subokzipitala, eta orno arteria aurkitzen dira.
Irudi osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Buruko beheko muskulu laprana.
-
Buruko beheko muskulu laprana.
-
Garondoko triangelua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Obliquus Capitis Inferior Muscle GetBodySmart
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael Schünke, Erik Schulte, Udo Schumacher. Prometheus. Texto y atlas de anatomía. Tomo 1. Ed. 3 (2014). ISBN 8498357640</ref>