Sorki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burukote» orritik birbideratua)
Zarautzen erabilitako burukote bat.

Sorkia (mendebaldean), burukote[1] edo burutea (erdi-ekialdean) buruaren gainean pisua eramateko jarri ohi den oihalezko elementua da, maiz suil bat garraiatzeko[2][3]. Bereziki emakumeek jantzi ohi zuten bokata egitera latsagiara joaten zirenean, arropa erosoago eraman ahal izateko[4]. Elementu funtzionala izanagatik ere, batzuetan diseinu erakargarriekin osatzen ziren, loreen irudiekin dekoratuta edo oihal koloretsuekin.

Besterik ezean, batzuetan mantala erabiltzen zen tresna hau egiteko, eta hortik dator mantalaz sorkia egin esamoldea, egoera zail batetik nola edo hala ateratzeko eskura dagoenarekin konpontzea[5].

Sinonimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosalde, Goierri eta Leitzaldeko herri askotan burukote deitzen zaio, Urola inguruko herri batzuetan solki, Ergoienen bulken, Lapurdi ekialde eta Nafarroa Behere mendebaldean burutin, eta Nafarroa Behere ekialdean eta Zuberoan k(h)apete eta horren aldaerak (Zuberoan batik bat khapetü).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 56.or.
  2. «burukote - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  3. «Sorki / burukote -» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Lavaderos: espacio público, genérico, de trabajo, de relaciones interpersonales. Cambios acaecidos. Guipúzcoa 1850-1950» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  5. «Zumaiako hitz bereziak: SOLKI -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]