Burusera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erabilitako barruko arropa saltzeko makina.

Burusera (japonieraz: ブルセラ) fetitxismoarekin lotutako Japoniako denda mota da. Burusera batean neska gazteek erabilitako kuleroak edo beste barruko arropak saltzen dituzte.[1]

Denden ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuleroekin batera beste arropak saltzen dira: eskola-jantziak, bainu-jantziak, e.a. Askotan, jantzia gainean daraman neskaren argazkiarekin saltzen dira. Berezoak, orokorrean, gizonezkoak dira eta arropa horiek sexualki estimulatzeko erabiltzen dituzte, usainduz, jantziz, e.a. Ezagutu dira baita ere horrelako arropak saltzeko makina banatzaileak. Horrelako kuleroen prezioa altua da, 5000-10 000 arteko yen (30 eta 70 euro artean).

Namasera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burusera (japonieraz: ナマセラ), euskaraz, "fresko", antzeko salmenta mota da baina kasu honetan emakumeak jantzia momentuan bezeroaren aurrean kentzen du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Buru" edo "bloomers" (buruma-k japonenglishez) kuleroak, eta "sera" edo saltzaile.[2]

Adin txikikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burusera diru erraza eskuratzeko bidea izanik, askotan kuleroen salmentara neska gazteak erakartzen ditu. Hauek bai denden bidez, baita ere telefonoz saltzen dituzte. Batzutan gizonezkoek zuzenean usaintzen dituzte eta praktika hau debekatu egin zen. Ez da onartzen ere kuleroekin batera argazkiak saltzea. Dena dela, geztetxoak oso arriskutsua izan daitekeen mundura erakartzen ditu.[3]

Burusera Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruseraren fenomenoa Europara zabaldu da baita ere azke urteotan. Dena dela, Europako salmenta ez da saltoki publikoen bidez egiten, online baizik. Web berezietan saltzaileek eta erosleek kontaktatzeko aurkera dute.[4] Prezioa erabileraren araberakoa izaten da: gero eta erabiliago, gero eta garestiago. Prezioa 50 euro ingurukoa izaten da eta produktua postaz bidaltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]