Burusien protesta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burusien protesta (ingelesez Blanket protest) Ipar Irlandako gatazkan zehar Maze espetxean ("Long Kesh") zeuden Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra (IRA) eta Irlandako Nazio Askapenerako Armadako (INLA) presoek bost urtez burutu zuten protesta bat da.

1976ko martxoaren 1etik aurrera Erresuma Batuko Gobernuak eta Espetxe Arduradunek irlandar preso errepublikarrei euren preso politiko estatusa ("kategoria berezia" zeritzona) ukatzen hasi zirenean protesta honi ekin zitzaion. Estatus hori galtzeak beste hainbat gauzen artean gainontzeko preso arruntek bezala espetxeko uniformeak jaztera derrigotzen zituen. Irlandar preso errepublikarrak aldaketa hauen aurka azaldu eta espetxeko uniformea jazteari uko egin zioten.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko martxoa arte Ipar Irlandako talde armatuetako presoak preso arrunt gisa tratatuak ziren, urte honetan, Billy McKee errepublikar preso beteranoa buru zuen IRAko berrogei presok burututako gose greba baten ondoren "Kategoria Bereziko Estatusa" sortu zen (Special Category Status). Estatus "politiko" horren arabera talde armatuko presoak praktikan gerra-preso gisa tratatuak izan ziren; adibidez, preso arruntek ez bezala ez zeuden espetxeko uniformea jantzi eta bertako lanak egitera derrigortuak.

1976ean Erresuma Batuko Gobernuak bultzarazitako "kriminalizazio" zeritzon politikak Ipar Irlandako talde armatuetako presoen kategoria bereziari amaiera ipini zion. Aipatutako politika honek ez zuen ordurarte preso zeudenengan eraginik izan, bai ordea martxoaren 1etik aurrera espetxeratutako presoengan. Britainiar Gobernuak Ipar Irlandako talde armatuetako presoak politikoak zirela ukatzean, propaganda jokaldi bat izateaz gain, espetxe barnean zeuden preso taldeetako buruzagien aginteari eginiriko erronka garbia zen.

Kategoria bereziaren desagerketak berehalako presoen eta espetxezainen arteko liskarrak eragin zituen. Apirilean, IRAk Patrick Dillon espetxezaina hil zuen, protestak iraun zituen bost urtetan zehar errepublikar talde armatu honek hil zituen hemezortzi espetxezainetako lehenbizikoa izan zen.

Protesta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko irailaren 14ean espetxeratu berria zen Kieran Nugent errepublikar presoak espetxeko uniformea jantzitzeari uko egitean protestari hasiera eman zitzaion.[1] 1975ean Nugent Long Kesh-en espetxeratua izan zen, aske gelditu ondoren, 1976ko maiatzean atxilotua, armak eduki eta auto bat bahitzeagatik erruduntzat jo, eta hiru urteko espetxealdira zigortua izan zen. (Gaztelaniaz)[2] 1985ean Nugentek garai hartan eraiki berriak ziren espetxe multzoko H-blokeetara bere ailegatzea deskribatzen zuen elkarrizketa bat eskeini zuen:

« Zuzenean blokeetara eraman ninduten. 17 ziega, D H1 edo H2 hegala. Biluztu eta jipoitu ninduten. Ezagutzen ninduten funtzionariek esan zidaten: "Orain nagusiak geu gaituk. Hemen ez zagok ofizialik karguan". Batek zera esan zidan: 'Zein da zure gerri eta sorbaldetako neurria?". Nik galdetu nion: "Zertarako?", eta erantzun zidan: "Uniformerako". Esan nion: "Txantxetan ariko haiz". H-blokeko bakarra neu nintzen. Ziegara arrastaka eraman ninduten. Davy Long-ek (zaindarietako bat zenak) akordio batera iritsi nahi zuen. Espetxeko kamiseta bat janzte aldera nire zapata eta galtzak eraman nitzazkela iradoki zuen. Barre egin nuen. Atea giltzatu zuen. Gau osoz inongo koltxoi, burusi edo beste zeozer gabe lurrean etzanda igaro nuen. Justuak izatekotan, nahiko bero zegoen eta lo hartu nuen.[3] »

Bigarren egunean, Nugenti burusi bat eman eta jazteko erabili zuen; uniformea behin bakarrik eta bere amak egin zion bisita batean jantzi zuen, bertan amari espetxealdi osoan zehar gehiago ez zuela ikusiko esateko, espetxezainek berriz ere uniformea jaztea derrigortu nahi zutela eta.

« Nik presoen uniformea jantzitzea nahi baldin baduzue, bizkarrean iltzatu beharko didazue.[1] »

Espetxeratu berri ziren beste errepublikar preso batzu ere protesta honetara gehitu ziren; hasiera batean gimnasia jarduerak burusiak jantzita burutzea utzi zitzain, baina denborarekin kanpora ateratzen ziren orotan burusiak zeldetan uztea derrigortu zituzten. Espetxeko arauek zeldetatik ateratzeko uniformeak jaztera behartzen zituztenez, presoak euren zelden barnean behin betiko gelditu ziren. Espetxeko zuzendaria bi astero uniformea jantzi zezaten saiatu zen, baina presoeek uko egin zuten. Euren ezezkoaren ondorioz, hiru egunez beren zeldetako altzari guztiak kendu eta esnerik gabeko teaz, zopa urtuaz eta ogiz bakarrik elikatu zituzten. Gainera, espetxeko araudia ez betetzeak beste zigor bat ekarri zien, portaera ona izateak zekartzan onuren galera, hots, portaera ona izateak espetxealdia ehuneko berrogeitamarrera murriztearen aukera galtzea. Ordurarte, presoek hilabetero lagun eta senideen lau bisita izateko eskubidea zuten, hauetako hiru portaera onaren araberakoak ziren, eta azkena derrigorrezkoa. Baina protestan parte hartzen zuten presoei automatikoki hiru bisita kendu zitzaizkien, eta uniformea jaztera uko egiten zietenei baita derrigorrezko laugarren bisita ere. Guzti honek presoek kanpoko munduarekin zuten harremana gutun zentsuratu batera eta hilabetero jasotzen zuten beste batera mugatzen zuten; hilabete batzuk igaro ondoren, preso batzuk espetxetik kanpo zeuden euren buruzagiekin kontaktuan egon ahal izateko uniformea bisitetan bakarrik jazteko konpromezua hartu zuten.

Sasoi honetan IRAk espetxezainak hiltzeko kanpainia bati ekin zionez, berez mikatza zen errepublikar presoen eta espetxezainen harremana guztiz gaiztotu zen. 1978ko martxoan zenbait errepublikar preso dutxatzeko bainuetara joateari uko egin zioten, bertan espetxezainen erasoak jasaten baizituzten, hortaz, zeldetan komunak ipini zitzaizkien. Presoek zeldetan bainuak ere jar ziezaieten eskatu zuten, eta espetxe zuzendaritzak eskaera aintzat hartu ez zuenez, komunak erabiltzeari uko egin zioten.

1978. urterako jada gizonezko eta emakumezko hiruen errepublikar preso protestan parte hartzen ari ziren..[4]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]