Edukira joan

Busturia Axpe geltokia

Koordenatuak: 43°22′49″N 2°41′35″W / 43.380156°N 2.693101°W / 43.380156; -2.693101
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°22′49″N 2°41′35″W / 43.380156°N 2.693101°W / 43.380156; -2.693101
Axpe-Busturia
Busturiko Axpe auzoko geltokiaren eraikina 1950 inguruan
Map
Lineak
« San Kristobal Busturia Itsasbegi Busturia »
Kokapena
HelbideaAxpe auzoa, 36; 48350
UdalerriaBusturia,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1893ko martxoaren 15a
IrisgarriaGeltoki irisgarria
ZerbitzuakAparkalekua
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren Trena Bilbo Bermeo

Busturia Axpe[1] edo Axpe-Busturia Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, Busturia udalerriko Axpe auzoan dagoena. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Geralekua Zornotza-Gernika trenbidea Sukarrietaraino luzatzearekin batera ireki zen. Zurezko egituradun harlangaitzazko eraikin bat zuen, hiru solairukoa eta markesinaz hornitutako nasa bakarrekoa. 1943an eraikin berri batez ordezkatu zen. Gaur egungo geralekuak markesinaz hornitutako nasa eta trenbide bakarra du, eta kanpoaldean doako aparkalekua dago.

Geralekua zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 22,722. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Geralekuak arrapala eta eskailera bidezko sarbidea du.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea AparkalekuaSarbide irisgarria Axpe auzoa, 36

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geltokira sarbidea Axpe auzoa, 36 Sarbide irisgarria
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (PDF) Euskotren E4 Bilbo - Bermeo. (kontsulta data: 2017-09-29).[Betiko hautsitako esteka]
  2. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (kontsulta data: 2017-10-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]