Busturia San Kristobal geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 22′ 03″ N, 2° 41′ 25″ W / 43.367594°N,2.690256°W / 43.367594; -2.690256

Infobox train2.png
Busturia San Kristobal
Irudi gabe eraikina.svg
Lineak

« Forua Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E4.svg  Busturia Axpe »
Kokapena
Helbidea San Kristobal auzoa, 11; 48350
Udalerria Busturia,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 4. gunea
Irekiera 1893ko martxoaren 15a
Irisgarria Geltoki erabilgarria 
Zerbitzuak Aparkalekua 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 1
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E4  Bilbo-Matiko - Bermeo

Busturia San Kristobal[1] edo San Kristobal-Busturia Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, Busturia udalerriko San Kristobal auzoan kokatuta dagoena. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Geralekuak markesinaz hornitutako nasa eta trenbide bakarra du, eta kanpoaldean doako aparkalekua dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 21,342. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa.

  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Sarbide erabilgarria  San Kristobal auzoa, 11

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokira sarbidea San Kristobal auzoa, 11 Sarbide erabilgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua Zornotza-Gernika trenbidea Sukarrietaraino luzatzearekin batera ireki zen. Jatorrizko kokapena Zornotza-Sukarrieta trenbidearen 21,250. puntu kilometrikoan zen, trenbideak egiten duen bihurgune batean. Zurezko egituradun harlangaitzazko eraikin bat zuen, bi solairukoa eta markesinaz hornitutako nasa bakarrekoa. Gerra Zibilean kuarteleratze gisa erabili zen, eta gerraostean Explotación de Ferrocarriles por el Estado enpresa publikoak eraikina berreraiki zuen.[2]

90ko hamarkadan, kokapen kaxkarra eta eraikuntzaren egoera txarra zela eta, geltokia eraistea eta berria eraikitzea erabaki zen, aurrekotik metro batzuk aurrerago, zehazki 21,342. puntu kilometrikoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   (PDF) Euskotren E4 Bilbo - Bermeo . Noiz kontsultatua: 2017-09-29 .
  2. a b   OLAIZOLA ELORDI, JUANJO «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren 151 or. . Noiz kontsultatua: 2017-10-25 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]