Butanol
| Butanol | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C4H10O |
| Konposizioa | hidroxilo eta butyl (en) |
| Mota | alkanol |
| Identifikatzaileak | |
| CAS zenbakia | 35296-72-1 |
| EC zenbakia | 822-335-9 |
| ECHA | 100.256.997 |
| MeSH | D000440 |
| UNII | WB09NY83YA |
Butanol terminoak lau karbono-atomoko katea eta C4H9OH, formula dituzten alkoholak adierazten du. Kate lineala eta hidroxilo taldea lehen karbonoan dituenari 1-butanol edo butil alkohol esaten zaio. Kate lineala eta hidroxilo taldea bigarren karbonoan dituenari 2-butanol edo sec-butil alkohol esaten zaio. Isobutanolak kate adarkatua dauka eta 2-metilpropan-1-ol gisa formula daiteke. Tert-butil alkoholak, hidroxilo taldea karbono tertziario batean dauka eta 2-metilpropan-2-ol moduan formula daiteke.
| 1-butanola | sec-butil alkohola | isobutanola | tert-butil alkohola |
Butanolaren isomeroek fusio- eta irakite-puntu diferenteak dauzkate.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Butanola disolbatzaile gisa erabiltzen da hainbat eta hainbat prozesu kimikotan eta ehungintzan. Sintesi organikoan tarteko produktu edo erreaktibo gisa usatzen da. Fluido hidraulikoen eta balazta-fluidoen osagai gisa ere erabiltzen da.