Butch Cassidy

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:49, 22 urtarrila 2016
Butch Cassidy
Butch Cassidy
Butch Cassidy 1902an Texasko Fort Worth udalerrian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Robert LeRoy Parker
Ezizena Butch Cassidy, Mike Cassidy, George Cassidy, Jim Lowe eta Santiago Maxwell
Jaio 1866ko apirilaren 13a
Ameriketako Estatu Batuak Beaver,Utah (Estatu Batuak)
Hil Ustez 1908ko azaroaren 6a
Ameriketako Estatu Batuak San Vicente, Bolivia (Estatu Batuak)

Robert LeRoy Parker, askoz ere ezagunagoa Butch Cassidy ezizenaz (1866ko apirilaren 13a, Beaver, Utah - 1908ko azaroaren 6a, San Vicente, Bolivia) Mendebaldeko Urruneko estatubatuar tren eta banku lapurra nahiz Talde Basatia izeneko lapur taldearen buruzagia ere izan zen.

Sundance Kid adiskideminarekin batera hainbat lapurreta burutu ostean Pinkerton Detektibe Agentzia Nazionala euren atzetik jazarri zen. Horren ondorioz, ustez Boliviara ihes egin eta bertako poliziarekin izandako tiroketan batean biak hil omen ziren.

Zinema

1969an George Roy Hill estatubatuar zuzendariak Butch Cassidy and the Sundance Kid filma zuzendu zuen. Bertan Paul Newman aktoreak Butch Cassidy antzeztu zuen, aldiz, Robert Redfordek Sundance Kid delakoa.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Butch Cassidy Aldatu lotura Wikidatan