Butroe (familia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Butroe familia edo Butroe Etxea Bizkaiko Erdi Aroko leinu noblea izan zen. Ahaide Nagusien arteko gerretan (XIII-XV. m.), Butroe etxea oinaztarren alde borrokatu zen eta Ibaizabal ibaiaren eskuinaldean zen nagusi, Larrabetzutik Plentzia eta Gatikaraino.

Literaturako aipuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butroe familia behin baino gehiagotan aipatu zen testu zaharretan. Horra aipu batzuk:

« Erioak ereçan Butroeco alabea Plencian. »

RS (1596), 167.[1]

Joan Perez Lazarragaren (1567) eskuizkribuan ere aurki dezakegu leinu honen aipua:

« Ytai lelo ybai lelo

Echean aray leloa
damarica dan galantaena
belagai butroecoa

»

Joan Perez Lazarraga (1567).

Butroe Etxeko armarria, Gatikako Butroeko gazteluan.

Baita Ibarguen-Cachopin kronikan ere.

« Butroeko Andrearen Eresia eta ganboarren erantzuna.

a) 43. kuadernoko bertsioa (I: 555):
1 Gal didila [Un]çueta ta Uergara
2 çaldibarepere parte dabela
3 gurajarra
4 jaunac sumyasalac
5 suec gayti yl da ene çaldun caudala.
6 [An]dra urena Butroecoa nançuçu
7 soriac gach[...] Asteasun su eldu
8 ganboar semeac ur[...] leguean urcatu euren ynjuria dabe benga[tu].
[...]

»

Julen Arriolabengoa. Ibarguen-Cachopin kronika. AZTERKETA. 2006.[2]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jose Luis Lizundia: "Erioak ereçan, Butroeko alabea Plencian" Refranes y Sentencias liburuko esaera eztabaidatua - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. Arriolabengoa, Julen. (2006). Ibarguen-Cachopín kronika. Azterketa.. EHU / UPV, 212 or. ISBN 978-84-9860-948-6..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]