Buztanikara zuri
Buztanikara zuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Motacillidae |
Generoa | Motacilla |
Espeziea | Motacilla alba Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 0,26 m |
Eguneko zikloa | eguneko |

Buztanikara zuria (Motacilla alba) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian eta iparraldeko Afrikan bizi dena.[1]
Euskal Herrian oso arrunta den zuri-beltz koloreko txori honek gorputz arina eta isats eta hanka luzeak ditu. Habiagile arrunta Euskal Herri osoan. Zelai eta landa eremuetan ez ezik, gizakiagandik gertu ere aurkituko dugu askotan: teilatuetan, huntzez estalitako paretetako zuloetan, errepide bazterretan, herriguneetako berdeguneetan, golf zelaietan...[2][3] 18 cm luze da eta 23 gramo pisatzen du. Ohitura du alarma ohatsekin belatzak, belatz gorriak eta zapelatzak salatzeko, baita beraien atzetik joateko eta egiteko ere.[4]
Letoniako hegazti nazionala da.
Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oinez ibiltzen denean buztan luzea gora-behera nabarmen kulunkatzen duenez beste hainbat izen ditu beti ibilkera horrekin lotuta. Adibidez: Bizkaiko herri batzuetan eperdikara eta txantxaloka izenak hartzen ditu.[5][6] Nafarroan ipurdantzari. Baina beste izen-aldaera asko ere jaso ditu: Apaiztxori, Buztainka, Buztalinkera, Buztanika, Buztanluze, Damatxori, Errekatxori, Ildotxori, Itzain-txori, Karreteratxori, Labradore, Txirrita, Urtxori.[3]
Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Buztanikara zuriak hamaika azpiespezie ditu:
Izena | Hedapena | Irudia |
---|---|---|
Motacilla alba alba | Europa osoa, Iberiar penintsulatik Ural mendietara | |
Motacilla alba yarrellii | Britainia Handia eta Irlanda | ![]() |
Motacilla alba dukhunensis | Mendebaldeko Siberia eta ekialdeko Kaspiar itsasoa | |
Motacilla alba persica | Iran | ![]() |
Motacilla alba subpersonata | Maroko | |
Motacilla alba personata | Hindu Kush, Tian Shan, Altai mendiak | ![]() |
Motacilla alba alboides | Himalaia | |
Motacilla alba baicalensis | Baikal eta Mongolia | |
Motacilla alba ocularis | Siberia, ekialdeko Errusia eta Alaska | |
Motacilla alba lugens | Ekialdeko Errusia, Kamtxatka, Kurilak, Sakhalin, Japonia | ![]() |
Motacilla alba leucopsis | Txina, Koreako penintsula, Taiwan, Japonia, India eta Ozeania | ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ BirdLife International (2008). Motacilla alba. IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species
- ↑ Jon., Larrañaga,. ([1996]). Euskal herriko fauna : (ornodun lehortarrak) : anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak. Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 8487114091..
- ↑ a b Buztanikara zuria. Txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-30).
- ↑ de Vicente de Viana, Joseba Gurutz. (2009). Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna. Haritzalde Naturzaleen Elkartea, 524-525 or. ISBN 978-84-613-2455-2..
- ↑ «Eperdikara», Orotariko Euskal Hiztegia.
- ↑ «Txantxaloka», Orotariko Euskal Hiztegia.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |