Cécile Aubry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cécile Aubry
Cécile Aubry (1969).jpg
Bizitza
Izen osoa Anne-José Madeleine Henriette Bénard
Jaiotza Parisko 16. barrutia1928ko abuztuaren  3a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Dourdan2010eko uztailaren  19a (81 urte)
Hobiratze lekua Montrougeko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Cours Simon Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, idazlea, telebista zuzendaria, gidoilaria, haur literaturaren idazlea eta zinema aktorea
IMDb nm0041438

Cécile Aubry, bere benetako izena Anne-José Madeleine Henriette Bénard zen, (Paris, 1928ko abuztuaren 3Dourdan, 2010eko uztailaren 19) aktore, idazle eta gidoilari frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aubryk bere ibilbide artistikoa dantzari bezala hasi zen. Hogei urtekin 20th Century Fox konpainiarekin kontratua sinatu zuen. Bere lehen aukera handia Henri-Georges Clouzot zuzendariaren Manon (1949) filmarekin heldu zitzaion; film horrekin Venezian Urrezko Lehoia eskuratu zuen. Sari horri esker, Henry Hathaway zuzendariak zuzendutako The Black Rose (1950) filmean lan egitea lortu zuen, Tyrone Power eta Orson Wellesekin batera. 1952an, bestetik, Christian-Jacqueren Barbe-Bleue filmean lan egin zuen, frantsesez ekoiztutako koloretako lehenetariko filmean.

Bolada batean Hollywooden lan egitea eta arrakasta izatea lortu zuen. Bere gurasoek bere publizitate-kanpaina eramaten zuten eta, horri esker, bere argazkia Frantziako aldizkarietan ohikoa bihurtu zen. Dena dela, bere ibilbidea zineman laster amaitu zen: 1959an Si Brahim El Glaoui-ekin, Marrakecheko pasharen seme nagusiarekin ezkontzeko, zinema utzi zuen. Ondoren haur literatura eta telebistarako haur-saioak idazteari ekin zion. Aktibitate horietan arrakasta handia lortu zuen. Frantzian bi telebista-sailei esker oso ospetsu egin zen: Poly eta Belle et Sébastien; bietan pertsonai nagusia bere semearen eskuetan zegoen, Mehdi El Glaoui.

Cécile Aubry 2010ko uztailaren 19an birikako minbiziaz hil zen, 81 urte zituelarik. Parisko Montrouge hilerrian lurperatuta dago.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea
Gidoilari
  1. Poly et le mystère du château
  2. Les Vacances de Poly
  3. Poly et le secret des sept étoiles
  4. Poly au Portugal
  5. Au secours Poly, au secours !
  6. Poly et le diamant noir
  7. Poly à Venise
  8. Poly en Espagne
  9. Poly en Tunisie
  1. 1965 : Belle et Sébastien
  2. 1968 : Sébastien parmi les hommes
  3. 1970 : Sébastien et la Mary-Morgane

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poly
  • Poly, 1964
  • Les vacances de Poly, 1964
  • Poly et le secret des sept étoiles, 1966
  • Au secours, Poly ! , 1967
  • Poly et le diamant noir, 1968
  • Poly à Venise, 1970
  • Poly et son ami Pippo, 1971
  • Poly en Espagne, 1972
  • Poly en Tunisie, 1973
  • Poly et le mystère de l'oasis, 1974
  • Poly, la rose et le mendiant, 1976
  • Poly au Portugal, 1976
  • Poly au festival pop, 1978
  • Poly superstar, 1981
  • Poly s'amuse, 1981
  • Poly à Paris, 1981
  • Poly au Québec, 1982
  • Poly en Irlande, 1982
  • Poly, champion des motards, 1983
  • Poly fait scandale, 1984
  • Poly se fâche, 1985
  • Poly amoureux, 1986
Beste eleberriak
  • Pick et Nicolas , 1958, Hachette
  • Le Trouble des Eaux, 1959, Oliven
  • Belle et Sébastien : Le refuge du Grand-Baou, 1966, Galaxie
  • Belle et Sébastien : Le document secret, 1966, Galaxie
  • Sébastien parmi les hommes, 1968, Julliard
  • Sébastien et la Mary Morgane : le capitaine Louis Maréchal, 1969, Presses Pocket
  • Sébastien et la Mary Morgane : le retour du Narval, 1969, Presses Pocket
  • Un été pour Sébastien, 1972, Presses Pocket
  • Le Jeune Fabre, 1973, Presses Pocket
  • Mes sorciers, 1974
  • Hervé et l'anneau d'émeraude, 1975, Bibliothèque verte, Hachette
  • Hervé au château, 1977, Bibliothèque verte, Hachette
  • David et Prisca, 1977, GRGR<ref>Grands Romans - Grands Récits.
  • Séverine, Belle et Sébastien, 1977, GRGR
  • Je n'avais pas pensé à toi, 1977, Julliard
  • La Grande Bastide, 1979, Julliard
  • Le bonheur volé, 1981, Julliard
  • Dis, pourquoi ?, 1967, Hachette (préface)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]