Edukira joan

Cécile Fatiman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cécile Fatiman
Bizitza
JaiotzaSanto Domingo, 1771
Herrialdea Haiti
HeriotzaCap-Haïtien, 1883 (111/112 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jean-Louis Pierrot (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakMambo (en) Itzuli eta iraultzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakHaitiko Iraultza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioavudua

 

Cécile Fatiman (Santo Domingo, Dominikar Errepublika, XVIII. mendea - (fl. 1771)) dominikar jatorriko esklabua izan zen, Haitiko Saint-Dominguen saldua eta sacerdotisa, Haitiko Iraultzaren abiapuntuko vudu-zeremoniako partaidea. Ezaguna da Haitiko Iraultzaren abiapuntutzat hartzen den Bois Caïman-en vudu-zeremonian parte hartu zuelako.

Cécile Fatiman Afrikako emakume esklabo baten eta Korsikako frantses zuri baten alaba zen. Bera eta bere ama esklabo gisa saldu zituzten Saint-Dominguen, eta beste bi neba esklaboen komertzioan desagertu egin ziren.[1] Ile luze, eta begi berdeak zituen.[1]

1791ko abuztuan, Fatiman zeremonia bateko buru izan zen Bois Caïmanen, Dutty Boukman 'houngan' edo apaiz buduarekin. Boukmanek profetizatu zuen Jean François, Biassou eta Jeannot esklaboak Saint-Domingueko esklaboak askatuko zituen erresistentzia- eta matxinada-mugimendu baten buru izango zirela. Zerri bat sakrifikatu zuten, baita zin handi bat egin ere, eta Boukmanek eta Cécile Fatiman sacerdotisak Frantziako zapaltzaileen aurkako mendekua hartzera eta "zapaltzaileen Jainkoaren irudia alde batera uztera animatu zituzten."[2] Afrikako Erlijioaren Entziklopediaren arabera:

"Animaliaren odola, eta batzuek diote gizakiarena ere, edari gisa eskaini zitzaiela bertaratutakoei, Sainte-Domingue askatzearen arrazoiari leialtasuna zigilatzeko."[3]

Zeremonian, Cécile Fatimanek Erzulie jainkosaren jabe balitz bezala egon zela.[4] Esaten da, halaber, zerriaren eztarria moztu zuela eta ikusleei odola eskaini ziela.[4] Astebete geroago, 1.800 landaketa suntsitu zituzten eta 1.000 jabe esklabista hil zituzten.[5][6]

Cécile Fatiman Haitiko Independentziaren lau heroi adierazgarrienetako bat da, Sanité Belair (askatutako esklaboa eta armadako tenientea) eta Catherine Flon (Haitiko bandera diseinatu zuen jostuna) eta Dédée Bazilerekin (Jean-Jacques Dessalines enperadorearen gorpua lurperatu zuena) heroiekin batera.

Senarra, Louis Pierrot Printzea eta presidentea

Ezkontza eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Louis Pierrot-ekin ezkondu zen Fatiman; jeneral bat Haitiko armada iraultzailean, eta, geroago, presidente.[7] Esan izan da 112 urte bizi izan zituela, nahiz eta benetan laurogeita hamapikurekin hil zen.[1]

Azken ikerketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodney Salnave ikertzaile haitiarraren (Bwa Kay Il-Ment) Cécile Fatimani buruzko ikerketa berrienek erakutsi dutenez, Korsikako aita, Theodore Von Neuhoff edo Teodoro Korsikakoa, errege bakarraren biloba zela ziurrenik. Bere abizena, Fatiman, Attiman izan zitekeen, Livornoko (Italia) Gregorio Attiman Theodore Neuhoffen gizonetako bat izan ondoren 1736ko apirilean Korsikako tronua hartu zuenean.[8] Horregatik, haren izen zuzena Cécile Attiman Coidavid litzateke. Celestina Coidaviden alaba zen, eta Marie-Louise Coidaviden ahizpa, 1811tik 1820ra Haitiko erregina.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Joan Dayan, Haiti, History, and the Gods, University of California Press, 1998
  2. Charles Arthur and Michael Dash (eds), Libète: A Haiti Anthology (Princeton, NJ: Markus Wiener Publishers, 1999), 36.
  3. Molefi Kete Asante and Ama Mazama. Encyclopedia of African Religion, Volume 1, Sage Publications, p. 131.
  4. a b Richard M. Juang, Africa and the Americas: Culture, Politics, and History, ABC-CLIO, 2008.
  5. Sylviane Anna Diouf, Servants of Allah p. 152
  6. John Mason, "African Religions in The Caribbean: Continuity and Change".
  7. Joan Dayan, Haiti, History, and the Gods[1], University of California Press, 1998
  8. «Théodore, le Doge, les Gouverneurs et les Procurateurs de la République de Gênes» Mercure historique et politique (June, 1736): 631. 1736.
  9. «Célestina Coidavid - Genealogy» Rootsweb.Ancestry.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]