Céline Orgelle Kentsop
Céline Orgelle Kentsop | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dschang (en) , 1970eko maiatzaren 4a |
Herrialdea | Kamerun |
Heriotza | Duala, 2024ko irailaren 4a (54 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Izengoitia(k) | Mamiton |
Céline Orgelle Kentsop, Mami Ton izen artistikoz ere ezaguna[1], (Loum, 1970eko maiatzaren 4a – Duala, 2024ko irailaren 4a) kamerundar aktorea izan zen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loumen jaio zen 1970eko maiatzaren 4an[3] eta umetan erizain izan nahi zuen[4]. Ez zuen amets hori lortu eta 1992an Dualara joan zen lan bila[5]. Han Flobert Tankou ezagutu zuen, eta hark antzeztera bultzatu zuen[4]. Ebenezer Kepombia zuzendari eta ekoizleak zinemaren munduan sartzen lagundu zion[4].
Kentsop Association des personnes préférées erakundearen enbaxadore bihurtu zen, non anputatuen eskubideen aldeko kanpaina egin zuen Mirette alabarekin batera[2]. Antoine Toheren alarguna zela esan zuen, Paul Biya presidentearen irudikapenengatik ezaguna egin zena. Lau seme-alaben ama eta sei biloben amona zen[6].
Istripu zerebrobaskular baten ondorioz hil zen Dualako ospitalean, 2024ko irailaren 4an, 54 urte zituela[2][7][3].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak[8] |
---|---|---|---|
2015 | Secret conjugal | Film laburra | |
2016 | Miranda | Mirandaren ama | |
2018 | Conséquences tribales | Christine | [9] |
Héritage fatal | Huguette | ||
Le Bordel de Katoucha | |||
2020 | Irrational Love | Naomie | |
2021 | Ziizi |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak[8] |
---|---|---|---|
2014-2015 | Cercle vicieux | Agatha | |
2016-2018 | La reine blanche | Mamiton | |
2017-2020 | Pakgne | ||
2018-2019 | Habiba | Christina | |
2019-2021 | Divine | Agathe | |
2020 | Madame Monsieur | Mami Ton | |
Au nom de l'Amour | Magne | Telefilma | |
2021 | La nouvelle épouse | Koumou | |
2023 | Les minutes de Mamiton | Mamiton |
Internet
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua |
---|---|
2019 | La fille de Mamiton |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011 eta 2013: Canal 2'Or kateko emakumezko aktore onena[5]
- Bafoussameko Komane jaialdiko Ezusteko Ohorezko Saria[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Ngon, Charlie. «Dans « Les Minutes de Mamiton », Céline Orgelle Kentsop est plus sévère que jamais !» Auletch 2018-12-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-05-16) (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ a b c (Frantsesez) «Nécrologie : Kentsop Orgelle, la Comédienne Mami Ton n’est plus» Saimondy 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ a b (Frantsesez) Godje Mana, Joël. «Nécrologie : l’actrice Mamiton n’est plus» News du Camer 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ a b c (Frantsesez) Essosso, Carine. «Ma vraie vie» Nyanga 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ a b (Frantsesez) «Orgelle Kentsop» CINAF jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-03) (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ (Frantsesez) Ngaka, Simon. «Mami Ton déclare être la veuve du comédien Président Antonio» Saimony 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ (Frantsesez) Djaleu, Armand. «Nécrologie : la comédienne Mami Ton est décédée» Actu Cameroun 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «Orgelle Celine Kentsop (1970-2024)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ (Frantsesez) «Conséquences tribales» CINAF jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-30) (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ (Frantsesez) Obanka Makessi, Iris. «Cameroun : décès de l’actrice Mami Ton» Gabon Media Time 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).