César Figuerido
Itxura
| César Figuerido | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Cuenca, 1876ko urriaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tolosa, 1956ko apirilaren 23a (79 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | biolin-jotzailea eta konpositorea |
César Figuerido Gelbentzu (Cuenca, 1876ko urriaren 16a - Tolosa, 1956ko apirilaren 23a) gipuzkoar musikagile eta biolin-jotzailea izan zen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko Musika Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Europa guztian zehar ibili zen biolin-jotzaile gisa Fabian Furundarena Tolosako piano-jotzailearekin batera. Donostiako Musika Kontserbatorioko irakaslea eta Irungo Udal Musika Bandaren zuzendaria izan zen; Donostiako Orkestra Filarmonikoa sortu zuen. Biolinaren teknika sakon aztertu ondoren Compendio de la técnica del violín lana eman zuen argitara. Konposizio nagusiak: 10 Canciones y Danzas vascas, Minueto a la Antica, Ecos de Romería eta Cadencia al concierto de Locatelli.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.