César Franck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
César Franck
César Franck by Pierre Petit.jpg
Bizitza
Izen osoa César Auguste-Jean-Guillaume-Hubert Franck
Jaiotza Lieja1822ko abenduaren  10a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma Batua  (1822 -  1870)
 Frantzia  (1870 -  1890)
Heriotza Paris1890eko azaroaren  8a (67 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: Pleurako isuria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Pierre-Joseph-Guillaume Zimmermann
François Benoist
Anton Reicha
Ikaslea(k) Francis Casadesus
Arthur Coquard
Charles Arnold Tournemire Itzuli
Edmond Diet Itzuli
Henri Libert Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, organista, musika-irakaslea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k) Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Parisko Kontserbatorioa
Lan nabarmenak Prelude, Chorale and Fugue Itzuli
Les Béatitudes Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Sinfonia
musika klasikoa
Musika instrumentua organoa
organoa
IMDb nm0290424
www.cesar-franck.org/

César-Auguste-Jean-Guillaume-Hubert Franck, ezagunagoa César Franck gisa (Lieja, Belgika, 1822ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1890eko azaroaren 8a), frantses musikagile eta organo-jotzailea izan zen, jatorriz Belgikakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko zenbait elizatako organo-jotzaile eta Santa Klotildeko organo-jotzaile nagusi izan zen (1859), eta fama handia eskuratu zuen, bere bat-bateko asmazioengatik, batez ere; Kontserbatorioko irakasle izendatu zuten organoko katedran (1872).

Hasieran arrakasta gutxi izan zuen (3 Trios kontzertante, 1843; Ruth, oratorioa, 1846; 6 pieza organorako, 1860). Berrogeita hamar urte bete zituenean egin zen ezaguna Rédemption poema sinfonikoari (1871-1872) eta Les Béatitudes (1869-1789) oratorioari esker. Obra horietan nortasun zabala, oparoa, orekatua, erromantizismoak markatua, baina une berean antzinako formak eraberritzeko gai zena erakutsi zuen.

Le Chasseur maudit (1882), Les Djinns (1884), Psyché (1887) poema sinfoniko handiek Francken ospea areagotu zuten.

Lirismo bera aurkitzen da bere gainerako obretan ere: Bariazio sinfonikoak, piano eta orkestrarako (1885) eta Sinfonia re-n lanean (1888). Hala ere, azken aldiko lanetan erakutsi zuen bere jeinuaren handitasuna: Kintetoa pianoarekin (1880), Biloi eta pianorako sonata (1886), 3 koral organorako (1890).

C. Fracken musika erromantikoak, hala nola Sinfonia D maior-en eta Orkestrarako bariazioak, piano eta orkestrarako, eragin handia izan zuen bere garaiko eta ondorengo musikagintzan, bai musikagile frantsesengan bai Frantziaz kanpokoengan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Franck Aldatu lotura Wikidatan