Cévennesko parke nazionala (frantsesez: parc national des Cévennes) Frantziakoparke nazionala da, Languedoc-Roussillon eskualdean, Lozère eta Gard departamenduetan, Alèstik 30 bat kilometro mendebaldera, eta Montpelliertik 50 bat km ipar-ekialdera. 1970. urtean sortu zuten, landa eremuko kultura ondarea babestearren, eta biosferaren erreserba aldarrikatu zuen Unescok 1985ean. Klima eta zoru aniztasunari esker biotopo ugari ditu; izugarri aberatsa da, beraz, hango fauna eta landaredia. Landareei dagokienez, 2.550 mota ditu, horietarik 33 babestuak; animalia espezieak, berriz, 2410 dira. Bi ingurune ditu parkeak: erdikoa (912 km²) eta periferikoa (2.297 km²).