Edukira joan

Círculo Cultural Deportivo Cesantes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Círculo Cultural Deportivo Cesantes
HerriaGalizia Cesantes, Redondela,
Pontevedra
LehendakariaJorge Rodriguez Crespo
Entrenatzailea?
Patroia(k)Galizia Damián Pérez Álvarez
Kolorea(k)     hori-berdexka
Trainerua     San Pedro
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2025: Kontxaez
202511.a (Galiziako A Liga)
Webguneawww.facebook.com
Cesanteseko arraunlariak prestaketak egiten.

Círculo Cultural Deportivo Cesantes Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen Redondela hirian dagoen Cesantes parrokiako arraun taldea da. Galizako B Ligan ari da.

1983. urtean sortu zen eta lehenengo hiru hamarkadetan batel eta trainerilletan soilik ibili zen.[1]

2012an atera zuen lehenengo aldiz trainerua eta Galiziako B Ligan aritu da ordutik. Aurreneko bi urteetan ezin izan zion azkenengo postuari ihes egin. Material aldetik eskas dabil. Daukan trainerua 2001ekoa da, Tiranek utzia, eta arraunak Chapelarenak dira.

2014an 7. postua lortu zuen, atzean bi traineru utzi zituelarik. 2015ean bosgarrena izan zen. 2016an ez zuen trainerua uretaratu eta 2019an itzuli zen. 2020an bigarren postua lortu zuen hiru estropada irabazita eta play-offak jokatuta igotzea lortu zuen[2]. 2024an azkenengo gelditu eta jaistea tokatzen bazitzaion ere, egondako ukoen ondorioz A Ligan mantendu zen. 2025ean berriz ere 11 traineruren artean azena izan zen.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE
LGT 14
LGT 27
2025 barne.
UrteaLiga
2012Galiziako B maila, 9.a
2013Galiziako B maila, 9.a
2014Galiziako B maila, 7.a
2015Galiziako B maila, 5.a
2016-
2018
ez
2019Galiziako B maila, 4.a
2020Galiziako B maila, 2.a
2021Galiziako A maila, 9.a
2022Galiziako A maila, 10.a
2023Galiziako A maila, 9.a
2024Galiziako A maila, 12.a
2025Galiziako A maila, 11.a

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cesantes-Bueu
EntrenatzaileaGalizia Iván Silva
Patroia(k)Galizia Jimena Aldao
Kolorea(k)     hori-berdexka
Trainerua     San Pedro
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Liga
2025: Kontxaez
20258.a (Galiziako Liga)

2023an atera zuen lehenengo aldiz emakumezkoen trainerua. Espainiako txapelketan hartu zuen parte eta laugarren egin zuen. Ligan ere laugarrena izan zen.

2024an Amegroverekin batera osatu zuen trainerua. Ligan bigarren egin zuten[3], hala ere Euskotren Ligarako play-offak jokatzeari uko egin zioten. Galiziako Ligaren sari banaketan "errebelazio taldearen" saria jaso zuen.[3]

2025erako Cesantesek Bueurekin egin zuen bat Ligan arraun egiteko.[4]

2026rako ez zuen beste talde batekin adostasunik eta arraunlari nahikoa ez zuenez trainerurik ez ateratzeko erabakia hartu zuen.[5]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaLigaGaliziako txap.Espainiako txap.Kontxa
2023Galiziako Liga, 4.a6.a4.a-
2024Galiziako Liga, 2.a4.a--
2025Galiziako Liga, 8.a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «C.C.D. CESANTES» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Cesantes engrandece su historia» La Voz de Galicia 2020-08-31 (kontsulta data: 2024-12-09).
  3. 1 2 Txantiloi:Gl-ES A embarcación feminina Cesantes-Amegrove-Cefycal recibe o premio a equipo revelación - Radio Redondela 94.9FM. 2024-10-16 (kontsulta data: 2024-12-09).
  4. (Gaztelaniaz) Cruz, Saúl. (2025-01-29). «Cesantes suma fuerzas con Bueu para remar en Liga Galega F» Atlántico (kontsulta data: 2025-02-07).
  5. (Gaztelaniaz) Atlántico. (2025-12-09). «Cesantes descarta la trainera femenina por falta de remeras» Atlántico (kontsulta data: 2025-12-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]