Císcar (destruktorea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Císcar (destruktorea)
Destructor Ciscar (CR).jpg
Fabrikazioa
Fabrikatzailea Sociedad Española de Construcción Naval eta Cartagena Naval Base (en) Itzuli
Historia
Zerbitzuaren hasiera 1936
Kudeatzailea Espainiako Itsas Armada
Erregistro-herrialdea Espainia
Gatazka Espainiako Gerra Zibila
Ezaugarriak
Luzera 101,98 m
Erruna 9,6 m
Zingoa 3,3 m
Masa 1.536 t
Potentzia 42.000 Zp
Abiadura 36 kn
Autonomia 4.500 mi (14 kn)

Císcar Espainiako Gerra Zibileko armada errepublikarraren Txurruka motako destruktorea izan zen.

Historiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren hasieran zerbitzuan jarri zen Bizkaiko golkoan. 1937ko maiatzaren 21n Delfina minaketaria gainean hartu eta ustekabean hondoratu zuen Abran.

1937ko maiatzaren 31an, Ertzaintza eta Eusko Itsas Gudarosteak Jose Luis Diez eta Císcar destruktoreak bereganatu zituzten eta Espainiako Bigarren Errepublikako eskifaia irtenarazi. Hurrengo egunetan Eusko Itsas Gudarostearen 200 ofizial eta marinel baino gehiago sartu ziren antzinako eskifaiaren ordez.

1937ko ekainaren 10ean, Císcar, Juan Antonio Castro alferiza buruzagi zituela, eta Jose Luis Diez Evaristo López tenientea buruzagi zituela, destruktoreek eta Almirante Cervera, Manuel Moreu kapitaina buruzagi zituela, gurutze-ontzi frankistak elkarren arteko borroka izan zuten, ondoriorik gabe.

1937ko ekainaren 15ean, Bilbo galdu zenean, Císcar eta Jose Luis Diez Iparralderantz eraman zituzten iheslari eta agintariak. Gero, Santander eta Gijón ebakuatzera ere lagundu zuen.

Gijónen frankisten hegazkineriak hondoratua, 1938an azaleratu zuten Francisco Francoaren armadarekin aritzeko.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an, Ciscar hondoa jo eta hondoratu zuen Ferrolera sartzera zihoala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]