C-4 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Cercanias Logo.svg C-4 Olabeaga - Bilbao-Parke/Guggenheim
Bilbao parke mercancias.jpg
Bilbao-Parke/Guggenheim geltokia, C-4 lineako geltoki-burua.
Datu orokorrak
Garraio mota Trena
Zerbitzatutako eskualdeak Bilbo
Geltoki kopurua 2
Bidaiariak urteko 2.019.000 (2002)[1]
Jabea RENFE
Egoitza Bilbao-Abando geltokia
Plaza Biribila, 2
48002 (Bilbo)
Web gunea http://www.renfe.com/viajeros/cercanias/bilbao/index.html
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2000ko maiatzaren 29a
Ustiapenaren amaiera 2003ko azaroaren 21ean
Eragilea(k) RENFE
Trenen luzera 75,993 m (Renfe 446)
Datu teknikoak
Sarearen luzera 1,5 km
Galiboa 1668 mm (iberiar zabalera)
Abiadura maximoa 100 km/h (Renfe 446)
Mapa
Mapa

C-4 renfe aldiriak bilbo.svg

Eskema

Eskema
BSicon .svg KBHFa violet
Bilbao-Parke/Guggenheim
BSicon .svg STR violet
BSicon .svg KINTe violet
Olabeaga Cercanias Logo.svg C-1, C-2

Bilboko Renfe Aldirien C-4 linea RENFEk ustiatutako trenbide bat izan zen, 1999 eta 2003 urteen artean martxan egon zena. Lineak Bilbao-Parke/Guggenheim eta Olabeagako geltokiak lotzen zituen, ibilbide osoa Bilbo udalerriaren barruan egiten zuela. Linea Bilbotik Portugalete eta Trianora zihoan antzinako trenbidearen parte zen.

1999 urtera arte Bilboko Renfeko Aldirien C-1 eta C-2 lineak Bilbao La Naja izeneko geltokia zuten helmuga. Bilboko zentzuan ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbao-Concordia geltokiaren behean zegoen geltokira heltzen ziren.

2000 urtean Bilbao Ría 2000 erakundeak Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea ireki zuenetik, trenak Bilbo erdigunetik lurpean pasaraziz, C-1 eta C-2 lineak Abandoko geltokian biltzen dira, eta aurreko trenbidea adar modura utzi zen, C-4 linea sortuz. Abandoibarra proiektuaren gauzatzea hastearekin batera linea hau zerbitzuz kanpo utziz joan zen, eta anezka bihurtu zen Olabeaga eta garaian zegoen Bilbao-Parke geltokiaren artean, azken geltoki hau eta La Najako geltokien arteko trenbidea eraitsiz, Bilboko tranbiaren lehenengo faseari bide emateko.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Informe del Transporte Público en Bizkaia 2004» (PDF) 43 or. . Noiz kontsultatua: 2017-08-03.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]