CIEMEN

Wikipedia, Entziklopedia askea

Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions (CIEMEN) Aureli Argemik 1974an sortutako gobernuz kanpoko erakundea da. Nazio katalanaren zein Europa eta munduko gutxiengo nazionalen ezagutza eta errekonozimendua sustatzen du. Gutxiengo nazional eta etnikoen dokumentazio gune funtzioa betetzen du eta hitzaldiak eta simposiumak antolatzen ditu, Katalunia mailan eta nazioartean.

Nazio Batuen Erakundean berezko hizkuntzarako eskubide unibertsala errekonozitzeko proposamena aurkeztu zuen[4]. Hizkuntza Eskubideen Munduko Konferentzia antolatu zuen, beste erakunde batzuekin batera, 1996an; bertan aurkeztu zen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala. Europa Mendebaldeko Estaturik Gabeko Nazioen Konferentzia (CONSEU) ere antolatu zuen.

Mercator sareko kide da, bereziki legegintzaz eta hizkuntza eskubideez arduratzen delarik. Hizkuntza Berdintasunerako Europar Sareko (ELEN) kide ere bada.

Gaur egun David Minoves da bere lehendakaria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]