C bitamina

Wikipedia, Entziklopedia askea
C bitamina
L-Ascorbic acid.svg
Sample of ascorbic acid.jpg
Formula kimikoa C₆H₈O₆
SMILES kanonikoa [CH(O)[CH]1OC(=O)C(=C1O)O&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
SMILES isomerikoa
OC[C@H](O)[C@H]1OC(=O)C(O)=C1O
InChl 3D eredua
Estereoisomeroa D-ascorbic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua 192 °C
Erabilera
Konposatu aktiboa Ascor L 500 (en) Itzuli
Rola free radical scavengers (en) Itzuli, Antioxidatzaile eta Bitamina
Identifikatzaileak
InChlKey CIWBSHSKHKDKBQ-JLAZNSOCSA-N
CAS zenbakia 50-81-7
ChemSpider 10189562
PubChem 54670067
Reaxys 3549814
Gmelin 29073
ChEBI 506552
ChEMBL CHEMBL196
ZVG 40250
EC zenbakia 200-066-2
ECHA 100.000.061
CosIng 74328
RxNorm 1151
Human Metabolome Database HMDB0000044
KNApSAcK C00001179
UNII PQ6CK8PD0R
NDF-RT N0000146025
KEGG C00072
PDB Ligand ASC

C bitamina, azido askorbiko bezala ere ezaguna dena, gizakiak, batik bat, barazki, esnea eta fruta zitrikoen bidez lortzen duen bitamina bat da.

Bitamina oso apurkorra da, beroak, argiak eta lehortzeak suntsitzen baitute. Horregatik, kontserbek eta esne esterilizatuak ez dute.

Animalia eta landare ugarik ekoizten dute, glukosa izanik bide anaboliko horien molekula aitzindaria. Gizakiak, aldiz, ezin du sintetizatu, dietaren bitartez hornituz.

Bitaminaren gabezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abitaminosi edo bitamina honen faltak, eskorbuto izeneko gaixotasuna eragiten du. Gainera, "askorbiko" izena, gaixotasun honetatik datorkio C bitaminari.

Bitamina honen landare-iturri garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A Bitamina bezala, C bitamina ere, bitamina antioxidatzailea eta erradikal askeen eraginagandik babesten du gorputza, honela, zahartzaro goiztiarra eragotziz. Gainera, beste mineral eta bitamina batzuen absortzioa errazten du (esaterako, burdinarena), Alzheimerra eta arteriosklerosia bezalako gaixotasunetatik babesten du, hortz eta entzien garapenean parte hartzen du, zaurien orbaintza-prozesuan eta kolagenoaren eraketan ere, bihotzeko gaixotasunetatik babesten du... Linus Paulingek egindako aurkikuntzek, C bitaminak, gorputzaren immunitate-sistema indartzen zuela eta gripetik babesten zuela zioten, baina, 1990etik aurrera eginiko ikerketek, hori guztia ezeztatzen dute.

Bitamina honen eguneroko dosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago batere argi zein den gorputzak behar duen bitamina honen kopurua. Izan ere, gizakiak, beste edozein primatek baino 50 aldiz gutxiago behar du bitamina honetatik. Erakunde ezberdinen arabera, honela izango litzateke: Erresuma Batuan dagoen Food Standards Agencyk dioen eguneko 40 miligramoko kopurutik, Robert Cathcartek dioen gehienezko 200.000 miligramoko kopururarte. Azken honek, dosia igotzen du, pertsonari beherakoa egiten zaion arte. Orduan, beherakoa eragiten ez duen gehienezko dosia gomendatzen du. Baina, berez, ohi, eguneko 60 miligramoko dosia gomendatzen da.

Beste erabilera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktu enbasatu askoren kontserbarako gehigarri gisa ere erabiltzen da. Kasu honetan, edukiontzian, E 330 jartzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]