Edukira joan

Caciocavallo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caciocavallo
behi-gazta, italiar gazta, ardi-gazta eta pasta filata
Materialakesnea  behi-esnea
esnea  ardi esnea
Historia
JatorriaItalia

Caciocavallo batez ere behi-esnez eginiko gazta italiarra da, jatorriz hegoaldekoa (Campania, Basilicata, Abruzzo, Molise, Apulia, Sardinia eta Calabria). Ardi- eta ahuntz-esnez, behi-esnez batera, ekoitzi daiteke.

Tamaina askotakoa izan daiteke, eta itxura ugarikoa ere bai, tokiko ohituren araberakoa: malko itxurakoa, obala edo tronko-konikoa, buruarekin edo bururik gabe, lokarriz lotua eta abar. Bere pisua 1 eta 2,5 kg artekoa da. Pasta filata motako gazta da, erdi-gogorra. Azal sotila du, leuna, gaztaina-kolorekoa; testura sendoa da. Provolone gaztak baino koipe eta hezetasun gutxiago du. Mamia zuria da, lastokara, homogeneoa, trinkoa, zulo txiki-txikiekin.

Zaporea irmoa da, provolonearen antzekoa baina ketu gabea, usaintsua, sotilki gozoa gaztea denean, eta apur bat mina ontzean.

Erabilera ugari ditu: sukaldatzeko, askariak eta otartekoak prestatzeko, azkenburuan, gazta-oholetan, baita gazta ondu eta sendo bat eskatzen duten errezetak egiteko ere. Gogorra bada, entsaladetan birrindu daiteke.

Batzuetan parafina erabiltzen da kontserbatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]