Cacyreus marshalli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cacyreus marshalli
Geranio tximeleta Cacyreus marshalli.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaCacyreus
Espeziea Cacyreus marshalli
Butler, 1898
Banaketa mapa
Cacyreus marshalli areale.png
Datu orokorrak
OstalariaGeranio
Zabalera22,5 mm eta 19 mm

Cacyreus marshalli (euskaraz: «Geranio-tximeleta»)[1] Lycaenidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Hegoafrikan du jatorria baina 1980. hamarkadan nahi gabe Mediterraneo eremuan sartu zen eta bikain moldatu zen ingurune berrira. Dagoeneko Euskal Herrian ere aurkitzen da eta geranio landareen izurri bihurtu da, beldarrek landare hau jaten baitute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imagoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko tximeleta bat da. 15-23 mm hartzen ditu arrak eta 18-23 mm emeak[2]. Gaztaina edo kafe koloreko hegoak ditu gainaldean eta ertzak argiagoak dira. Azpialdean marra marroi eta zuri-grisak tartekatzen dira. Atzeko hegoek luzakin txiki bat dute ozelo ilun baten azpian.

Gorputza arre-grisa da, begi marroiak eta antena zuri-beltzak. Hankak zuriak dira.

Beldarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beldarra berdea da. Lau estadio ditu eta aurrera egin ahala lerro arroxa batzuk azaltzen zaizkio. Ez da 2 cm-tik gora luzatzen[3].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatza eta urria artean emeek arrautzak jartzen dituzte geranioetan, batez ere loreetan. Arrautzetatik larba txikiak korola edo pedunkulutik landare barrura sartzen dira eta izerdi landuaz elikatzen dira. Zurtoinean zuloa eginez atera egiten dira eta beste geranio batetara joaten dira. Handik egun batzutara geranioaren zurtoina belztu eta tolestu egiten da.

Beldarrak lau estadio ditu, aurreneko biek nahiago dute loreak jatea eta hurrengo biek hostoak eta zurtoinak jaten dituzte. Behar duen tamaina hartzen duenean krisalida osatzen du loreen pedunkulutan zintzilik jarriz eta handik tximeleta aterako da.

Espezia inbaditzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikan identifikatu zen aurrenekoz tximeleta. Inguruko herrialdetan ere aurkitu zen ondoren, Swazilandian, Botswanan, Zimbabwen, Lesothon eta Mozambiken[4].

1978. urtean Europara sartu zen nahi gabe. Ingalaterran aurkitu zen aurreneko ale hori. 1989an Stamer entomologo alemaniarrak Mallorkan geranio-tximeletaren kolonia bat aurkitu zen, 5 ar eta 8 eme[3]. Hurrengo urteetan Europa hegoaldeko herrialdetara zabaldu zen, 1996. urtean aurkitu zen Erroman adibidez.

Euskal Herrira Ebro ibaian gora eginez iritsi zen. Logroño hirian 1992. urtean ikusi zen. Iruñean 1994an detektatu zen eta Donostian eta Getxon 1997an[3].

Kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikan ez da izurri bihurtzen baina Europan harrapari naturalik ez du eta hedapena handia eta azkarra izan da[5]. Geranio-tximeletari aurre egiteko landareak intsetizida kimikoz tratatzen dira tximeleta haietan pausa ez dadin.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Visual, DGL. «Asociación ZERYNTHIA | Mariposas de España» www.asociacion-zerynthia.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
  2. Woodhall, Steve. (2005). Field guide to butterflies of South Africa. Struik ISBN 1-86872-724-6. PMC 58456090. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
  3. a b c Santiago, Pagola Carte. (1998-02-01). «Cacyreus marshalli: zure geranioak jan(go) dituen tximeleta» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
  4. (Ingelesez) Quacchia, Ambra; Ferracini, Chiara; Bonelli, Simona; Balletto, Emilio; Alma, Alberto. (2008-06-01). «Can the Geranium Bronze, Cacyreus marshalli, become a threat for European biodiversity?» Biodiversity and Conservation 17 (6): 1429–1437. doi:10.1007/s10531-008-9350-3. ISSN 1572-9710. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
  5. «Mariposa africana, Mariposa del geranio o de los geranios, Polilla africana del Geranio, Barrenador de los geranios» articulos.infojardin.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]