Caelum (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caelum» orritik birbideratua)
Caelum 
Datuak
LaburduraCae
GenitiboaCaeli
SinbologiaZizela
Eremua124,9 gradu karratu (81. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
20
Izarrik distiratsuenaAlfa Caeli (itxurazko magnitudea 4,44)
Meteoro euriaEz du meteoro euririk
Konstelazio mugakideakColumba, Lepus (konstelazioa), Eridanus, Horologium (konstelazioa), Dorado eta Pictor (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena4 o 19,53' eta 5 o 5,02' artean h
Deklinazioa-48,74,25 eta -27,02 artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Urtarrila
+41° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Caelum edo Zizela[1][oh 1]latinez: CaelumNicolas Louis de Lacaillek 1750eko hamarkadan Caelum Scalptorium izenarekin gehitu zuen hego hemisferioko konstelazio ahul bat da. Gaur egungo 88 konstelazioen artean dago. Zortzigarren konstelaziorik txikiena da, eta 0,038 estereorradianeko angelu batean dago, Corona Australisena baino apur bat txikiagoa.

Bere tamaina txikia eta Esne Bidearen plano galaktikotik urrun egoteagatik, Caelum objektu interesgarri gutxi duen nahiko konstelazio hutsa da. Konstelazio honetako izarrik dizdiratsuena Alfa Caeli da, 4,45eko itxurazko magnitudearekin, eta konstelazio honetako gainontzeko izarren artean 5 magnitudea gainditzen duen beste izar bakarra Gamma1 Caeli da. Beste objektu nabarmengarri batzuk RR Caeli, gugandik 65,7 argi urtera dagoen eta bere inguruan exoplaneta bat duen izar bitar bat, X Caeli, Gamma1 Caelirekin izar bitar optiko bat osatzen duena eta HE0450-2958, hasieran, galaxia ikusgarririk gabeko zurruztada soil bat zirudien Seyfert galaxia bat dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caelum, lehen aldiz, XVIII. mendean gehitu zuen Lacaillek, hego hemisferioko zeruetako beste hamairu konstelazioaren sortzailea izan zena. Lacaillek frantsesez eman zion izen Burin izan zen, Caelum Sculptorium bezala latinera itzulia. Francis Bailyk izen hau Caelumera laburtu zuen John Herschelen iradokita. Jatorrizko kartan konstelazioa gubil edo ziri bat bezala erakusten da, zizel bat bezala ezagutu izan den arren. Johann Bodek izena pluralean idatzi zuen (Caela Scalptoris) baina ez zuen arrakastarik izan.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 18 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]