Caerphilly gazta
Caerphilly gazta | |
---|---|
behi-gazta eta British cheese (en) ![]() | |
![]() | |
Materialak | esnea behi-esnea |
Historia | |
Jatorria | Erresuma Batua |
Honen izena du | Caerphilly |
Caerphilly-a gazta zuri eta gogorra da, Galesko Caerphilly hiria inguratzen duen eskualdekoa, nahiz eta gaur egun Ingalaterran ere egiten den, batez ere hego-ekialdean eta Ingalaterrako Galesko mugan. Jatorriz ez zen Caerphilly hirian egiten, baina bere merkatuan saltzen zen, eta horregatik hartu zuen izen hori.
Kolore argiko gazta da, ia zuria, hauskorra, behi-esnearekin egina eta % 48an inguratutako gantz-edukia duena. Zapore leuna du, eta ezaugarririk nabarmenena zapore garratz baina atsegina da.
Diotenez, gazta inguruko ikatz-meatzariei lur azpiko lanean 10 ordu arteko egun luzeetan galtzen zuten gatza ordezkatzeko modu eroso bat hornitzeko garatu zuten.
Real Farmhouse Caerphillyren ekoizpena eten egin zen Bigarren Mundu Gerran, esne guztia Cheddar ekoiztera bideratu baitzen. Gerra ostean fabrika hauek Caerphilly-ren bertsioa egiten hasi ziren (hasieran produktibitatea hobetzeko, Chaerphilly Cheddarra baino lehenago heltzen baita), gaur egun ezagutzen dena: lehorra eta hauskorra. Hala ere, bizpahiru etxaldek egiten dute oraindik jatorrizko Caerphilly delakoa: lehorra erdialdean eta krematsua ertzetan.
Caerphilly hirian hiru eguneko festa egiten dute urtero The Big Cheese (galestarra Y Caws Mawr) izeneko gazta ospatzeko. Han ere, gaztari eskainitako eskultura bat dago.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Greener, M.; et al (2002). Simply British Cheese. Storyman publishing. ISBN 0-9543134-2-9.
- Barthélemy, R.; Sperat-Czar, A. (2004). Cheeses of the World. Hachette. ISBN 1-84430-115-X.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caerphilly gazta ((Ingelesez))