Cafes La Brasileña-Manik

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cafes La Brasileña-Manik, txirrindularitza talde amateurra izan zen. Bertan, Imanol Murga, Jon Unzaga, Javier Murgialdai, Javier Lukin, Arsénio González, Íñigo Cuesta edota César Solaun txirrindulari profesionalak izan ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1976. urtean eratu zen, arabako sei txirrindulari -rekin. Hurrengo urtean, Ricardo Galdós Espainiako Ziklo-Kross Txapelketa irabazi zuen. Gero, Araba Espainiako Txapelketa irabazi zuen taldeko txirrindulariekin. 1979. urtean, arabakoa ez zen lehen txirrindularia izan zen taldean; Jesús María Larrarte. Urte horretan txirrindulari kopurua hamaikara handitu zen. Hurrengo urtean, 1980an, Eduardo González Salvador Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Urte txar baten ostean, 1982.ean, Bidasoako Itzulia irabazi zuten Jesús María Segurarekin. 1984. urtean, talde gehiago sortu ziren eta taldea txikiagotu egin zen. 1985ko denboraldian, arabaz kanpoko txirrindulariak gehiengoak ziren. Hurrengo urtean, 1986ean, taldea handitu egin zen; 26 afixionatu eta hainbat kadete. 1987ko denboraldi erdian uruguaiko txirrindulari bat etorri zen taldera; Fito Etxebarri. 1988ean Uruguaiko Itzuliko etapak irabazi zituzten eta nafarroan talde berria sortu zuten. 1989ean, elkarteak sei lasterketa antolatu zituen kategoria guztietan. 1990. urtean, talde txikiarekin hasi ziren; 13 txirrindulari bakarrik. 1992ean, 160 lasterketatan parte hartu zuten 8 hilaneteetan. Taldean, Estatu Batuetako eta Venezuelako txirrindulariak daude. 1993ko denboraldian garaipen errekorra ezarri zuten 15 txirrindulari desberdinekin.1994ko denboraldian azkena izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]