Calembour

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Calemboura hitz-joko bat da, homonimian, paronimian edo polisemian oinarritzen den hitz-jokoa. Hitz homonimoak berdin idatzi edo ahoskatzen diren hitzak dira baina jatorri berbera ez duten hitzak dira. Adibidez: Hori (erakuslea) / Hori (kolorea). Paronimia antzeko itxura duten baina esanahi desberdin duten hitzekin gertatzen da. Polisemia fenomenoekin jokatuz ere, hitz batzuek daukaten esanahi anizkunekin, osa daitezke calembourak.

Hitz baten esanahia aldatzeaz gain, esaldi baten silabak beste modu batez elkartuz osa daitezke calembourak.

Hitzaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuek uste dute Georges de Bièvre izan zela. Westfaliaren en enbaxadorea, konde Kalemburg, frantses hizkuntzaz gutxi zekienez, akats handiak egiten zituen hitz egiterakoan eta hortik atera zen, Georgek Calembour goitizenetik, hitza.


Beste batzuk, kalembusu arabiar hitzetik datorrela esaten dute, hitz ezegokia esan nahi duen, edo calamo burlare italieratik, lumarekin bromatan ari esan nahi duena. Baina beste ikerketa batzuen arabera, calembour hitza Frantziatik datorrela defendatzen da (Calembour, calembourg hitzetik omen dator eta, azken hori, Kahlenberg-etik, herri erretore xelebre bat, bere garaian ospetsua zena hitz-jokoen erabileragatik.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Zarate - Haurgintza minetan. "Zuok pekatariok, izenez katolikoak baina izanez katilukoak..." Izena/izana; katoliko/katiluko, paronimian oinarrituriko hitz jokoa.


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.