Calero labea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Calero labea/Karobia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Calero-restaurado.JPG
Langraizko karobia, zaharberritzearen bitartean
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Araba
Arabako eskualdeakAñanako kuadrilla
UdalerriaAñana
UdalerriaIruña Oka
Arabako kontzejuakLangraiz Oka
Koordenatuak 42° 49′ 00″ N, 2° 48′ 38″ W / 42.816615855°N,2.81057625276°W / 42.816615855; -2.81057625276Koordenatuak: 42° 49′ 00″ N, 2° 48′ 38″ W / 42.816615855°N,2.81057625276°W / 42.816615855; -2.81057625276
Historia eta erabilera
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea 18

Calero labea (Karobia izenez ere ezagutua) Langraiz Oka herriko kaltzinazio labea da, kareharria kiskaltzeko eraikia[1].

2011ko maiatzaren 2an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langraiz Okako kaltzinazio labea herrigunean dago; Los Molinos kaletik iristen da bertara. Daukan garaierari esker, hurbileko inguruetatik argi eta garbi ikusten da, eta herriaren erdialdean presentzia ikonografiko nabarmena dauka. Oinplano karratua du eta jatorriz exentua zen. Alde bakoitzak 6 bat m-ko zabalera du eta 15 m-ko garaiera. Harlanduzko hormak ditu, eta eskantzuak harlanduskoz eginak daude. Goialdea zementuz bukatuta dago. Antza denez, goiko alde hori aldatu egin zen; jatorriz bao handiak omen zituen, baina gero itxi egin ziren, eta zementuzko bukaera horrekin altxatu egin zen. Behealdean, erregaia botatzeko zuloa dauka, eta atxikitako eskailera batzuetatik goiko aldera igotzen da. Goian, beste zulo edo irenspide bat dauka, harriak botatzeko. Goiko aldetik barrualdea ikusten da: sekzio zirkularreko ganbara bat da, adreilu erregogorrez estalitakoa.

Karea egiteko instalazio hau lehenagoko karobien eta instalazio industrialen arteko zerbait dugu. Ez dago dokumentaziorik, baina XIX. mendearen bigarren erdikoa izan daiteke, eta XIX. mendearen azken urteetan eta, beharbada, XX. mendearen hasieran egon zen martxan.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langraizko labea etengabe egoten zen martxan, ohiko karobiak ez bezala; izan ere, karobiak aldizka pizten ziren, eta erabilera jakin baterako. Langraizko labe honetan kareharria botatzen zen eta karea jaitsi ahala, geruza gehiago bota zitezkeen irenspidetik; horrela, fabrikazioa etengabea zen. Antza denez, lanak urtaroen erritmoan egiten ziren. Horrela, harria inguruko harrobietatik ateratzen zen eta atxikitako lokaletan gordetzen zen. Udazkenean ehoketa- eta kiskaltze-lanak egiten ziren. Horretarako, erregaia -ikatza seguruenik- labearen beheko aldean sartzen zen, eta, harriak, berriz, saskietan igotzen ziren eta irenspidean sartu. Piztu ondoren, harria kiskali egiten zen apurka-apurka. Horretarako, 900-1000 °C-ko tenperatura behar zen, eta kiskaltzetik lortutako hautsa instalazioaren beheko aldean jasotzen zen. Karea egiteko prozesuak astebete irauten zuen gutxi gorabehera.

Labe hauek ohiko karobiak baino handiagoak ziren, bai garaieraz bai zabaleraz. Ondorioz, harri gehiago har zezaketen eta karea egiteko prozesua eraginkorragoa zen. Barruko ganberaren diseinuak materiala, apurka-apurka berotze-gunetik kiskaltze-gunera jaistea ahalbidetzen zuen. Kare hidraulikoa zen prozesuaren azken emaitza, eta eraikuntzan erabiltzen zen.

Labea, itxura batean, produkzio-zentro garrantzitsua izan zen XIX. mendearen amaieran, eta ikonografian daukan garrantziak eta herrigunean daukan kokapenak erakusten digutenez, Langraiz Okako jardueraren eta iragan industrialaren erreferente historiko garrantzitsua izan zen.

Zaharberritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labe hau gordetzeko Iruña Okako udalak gauzatutako zaharberritzearen helburuak hurrengo hauek izan dira:

  • Instalazioaren izaera exentua berreskuratzea
  • Hormak sendotzea
  • Egoste-ganbera eta beheko zuloa garbitu eta konpontzea
  • Goiko aldera igotzeko atxikitako eskailerak konpontzea
  • Gaur egun ikusten ez diren arren, iraganean izan zitzekeen beste elementu batzuk dokumentatzea eta berreskuratzea (aireztatzeko pita, sareta eta teilapeak, adibidez).

Gainera, dorrea herriko enparantza berriaren ingurunean integratzen ari da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa