Call of Duty

Wikipedia, Entziklopedia askea
CallofDutyLogo.svg Call of Duty
Jatorria
Jatorrizko izenburua Call of Duty
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Argitaletxea Activision Publishing (en) Itzuli
Banatze bidea CD-ROM (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa bideo-joko tiroekin eta ikuspegi subjektiboarekina eta third-person shooter (en) Itzuli
Hizkuntza alemana eta gaztelania
Joko-modua bakarka jokatzeko modua
Euskarria Microsoft Windows, macOS, Nintendo DS, N-Gage (en) Itzuli, Nintendo GameCube, PlayStation 2, PlayStation 3, PlayStation Portable, PlayStation Vita, Wii, Wii U, Xbox 360, iOS eta BlackBerry
Adin-sailkapena USK 18
Software motorea id Tech 3 (en) Itzuli, Treyarch NGL (en) Itzuli eta IW Engine (en) Itzuli
Ekoizpena
Garatzailea Infinity Ward (en) Itzuli, Treyarch (en) Itzuli, Sledgehammer Games (en) Itzuli, Gray Matter Interactive (en) Itzuli, Spark Unlimited (en) Itzuli, Amaze Entertainment (en) Itzuli, n-Space (en) Itzuli, Aspyr (en) Itzuli, Rebellion Developments (en) Itzuli, Raven Software (en) Itzuli, High Moon Studios (en) Itzuli, Beenox (en) Itzuli eta Kuju Ltd. (en) Itzuli
Argumentu nagusia Bigarren Mundu Gerra
callofduty.com

Call of Duty mundu osoan arrakasta handia lortu duen bideo-joko bat da. Izenak (Call of Duty) adierazten duena zera da: "beharraren deia". Normalean, ingelesez, esapide hori armadari eta aberriari lotua dago. Beraz, "aberriarenganako betebeharraren deia" hitzez itzul dezakegu.

Bideo-joko hau Infinity Ward konpainiak kaleratu zuen lehengo aldiz 2003an, Call of Duty izenarekin. Handik aurrera Infinity Ward konpainiak bideo-joko honen bederatzi bertsio. Hasiera batean, joko honek bigarren mundu gerrako gudu guztiak jokatzeko kaleratu zen. Bertsio horien izenak hauek dira: Call of Duty, Call of Duty: Finest Hour eta Call of Duty 2, besteak beste.

Okinawako guduan, marineak borrokan. Call of Duty: World at War, izan ere, Bigarren Mundu Gerrako gudu hartan oinarritu zen eszena batzuetarako.

Baina urteak joan ahala, joko honek alde batera utzi zuen bigarren mundu gerra, eta fikziozko jokalekuak erabiltzen hasi zen, arma berriak, robot militarrak eta soldadu modernoagoak sartzen, baina dinamika berbarekin.

Gerrazko joko guztietan bezala, joko hau misio bakoitzean helburu batzuk lortzean datza. Normalean, joko hau hasten duzunean oso maila baxuarekin hasten zara, baina misioak egin ahala, zure maila pixkana–pixkanaka igotzen da. Normalean bigarren mundu gerrako sagan, sarjentu izatera hel zaitezke, baina joko berrietan komandante arte hel zaitezke. Horretaz gain, misio askotan zuk bakarrik aurre egin beharko diozu Alemaniako armadari errefortzuak heldu arte.

Call of Duty: Modern Warfare 2 errepresentatzen duten soldaduak.

Horretaz gain, azken bi jokoetan zure maila igotzeaz gain, misioak egin ahala, osagarri berriak gehi diezazkiokezu zure armei, hobeagoak izan daitezen. Armez gain, beste osagarri batzuk gehi diezazkiokezu zure soldadua ondo hornitzeko batailarako. Gainera , zure soldaduak joko bakoitzean izen desberdin asko izan ditzake, esate baterako: Martin soldadua, Evans sarjentua eta David Mason komandantea, besteak beste.

Gainera, jokoa ez da amaitzen misioak amaitzen dituzunean, are gehiago, modu zonbia aurki dezakegu barre pixka bat egin nahi baduzu zonbiak hiltzen dituzun bitartean.

Erakarmen handiko jokoa da, baina misioak askotan oso luzeak dira eta ordu asko eman behar dira helburu guztiak betetzeko. Online ere joka daiteke, lagunekin. Urtero lehiaketak egiten dira jokalaririk onena nor den erabakitzeko, baina ez da batere erraza, izan ere, epaileek erabaki egin behar dute jokalari bakoitzak erabiltzen dituen soldaduekin.

Bertsioen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]