Callanish harriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Callanish harriak
Planoa

Callanish harriak (ingelesez: Callanish Stones, Eskoziako gaeleraz: Clachan Chalanais) Eskoziako Kanpoko Hebridetako Lewis uhartean dauden harrespila batzuk dira. Callanish herrixkan daude.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roagh aintziraren gaineko muino apal batean daude, Great Bernerako mendiak atzean dituztela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 3000 urtean nkazal eremua zela ikusi da eta harrizko zirkulua k.a. 2900-2600 artean eraiki zen. Zirkuloaren barnean ekialdeko zatian hilobia eraiki zen, dirudienez zirkuloa egin baino beranduago.

K.a. 1500-1000 artean erabiltzeari utzi zioten eta Brontze Aroko nekazariek bertako harriak erabili zituzten eraikin berriak egiteko. k.a. 1000-500 artean zohikatzak estali zuen.

1857an zohikatza kendu zen eta hilobia aurkitu zuten. 1885ean Estatuaren babesean gelditu zen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamahiru harriekin 11'4 metrotako diametroa duen zirkulua osatzen da. Erdian monolitoa dago, zentrutik 0'8 metrotara mendebaldera desbideratua, hilobiarengatik. 4'8 metrotako altuera dauka, 1'5 metrotako zabalera eta 0'3 metrotako sendoera.

Zirkulotik bost harrizko lerro ateratzen dira puntu kardinaletara, hauetatik bi paralelo dihoaz iparralderantz, 83'2 metro luzera duen etorbide antzeko bat osatuz. Lerro bien artean 6'7 metrotako zabalera du, konstantea ez den arren. Zirkulutik urrundu ahala altuera ere jeisten dihoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Koordenatuak: 58° 11′ 52.44″ N, 6° 44′ 39.48″ W / 58.1979000°N,6.7443000°W / 58.1979000; -6.7443000

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Callanish harriak Aldatu lotura Wikidatan