Calleja (familia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anorbin kantoia gaur egun.

Calleja familia edo Calleja Etxea Arabako Erdi Aroko leinu noblea izan zen. Ahaide Nagusien arteko gerretan (XIII-XV. m.), oinaztarren burua zen eta Arabako lautadan kokatuta zeuden euren defendatzaileak.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendearen amaieran, Lautadako eta inguruetako senide nagusiak eta landako nobleziako kideak Gasteizera iristen hasi ziren, hiribilduko kontzejuaren barruan presentzia izateko eta merkataritza-kontrolarekin aberasteko helburuarekin. Honek, bata bestearen atzetik gatazkak sortu zituen, eta leinu hauek bi bandotan bildu ziren: Callejatarrak eta Aiaratarrak, oinaztarren eta ganboatarren arteko bando-borrokaren gatazka berri bati erantzuten ziona, hurrenez hurren.

Bere izena Anorbin kantoitik dator (orduko gaztelaniaz calleja deitua). Handikiak izanda ere, merkatariekin harremanak zituzten.[1] Maturana, Mendoza, Eskibel, Heali, Alaba, Adurtza, Bergara eta Estella leinuekin loturak izan zituzten.

Gasteizko leinuek San Migel Goiaingeruaren eliza zuten bilgune(gainera, 1181ean Antso VI.a Jakitunak eliza sortu zuenetik, zinpeko eliza izan zen).

Bi aldeek dorretxeak eraikiarazi zituzten hiriko gune estrategikoetan eta aterpe gotortuetan, hiriko gune eta kaleak menderatzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antonio Rivera, "Historia de Álava", Ed. NEREA, 2003
  2. CONOCIENDO ALAVA y Vitoria-Gasteiz: LA LUCHA DE BANDOS (GUERRA DE BANDERÍAS)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.