Calocybe alpestris
| Calocybe alpestris | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Lyophyllaceae |
| Generoa | Calocybe |
| Espeziea | Calocybe alpestris Singer, 1962 |
| Basionimoa | Agaricus alpestris |
Calocybe alpestris Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da. Kalitate kaskarreko jangarria.
Sinonimoak: Agaricus alpestris, Rugosomyces alpestris, Tricholoma alpestris, Clitocybe alpestris, Lyophyllum alpestre.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta laura. Ertza soberakinekin. Kapelaren azala leuna, zetaduna, lehorra, arrosa-haragi kolorekoa edo arrosa-karmin kolorekoa.
Orriak: Dekurrenteak, estu, lodiak, krema kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 2 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, leuna, arrosa zurbil kolorekoa, goialdean pruina zuriarekin eta oinarrian ilunagoa.
Haragia: Mehea. Zurixka. Irinaren usain arinarekin eta zapore leunarekin. Espora-jalkina zurixka.[1]
Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator, eta ederra edo polita eta burua esan nahi du. Esanahia: kapela edo buru eder batekin.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Calocybe carnea, oso antzekoa da, honek orriak, krema kolorekoak baino zurixkagoak ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Izeietan eta goi mendietako koniferoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpeak.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Calocybe alpestris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.