Calpernia Addams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Calpernia Addams
Calpernia Addams.jpg
Bizitza
Jaiotza Nashville1971ko otsailaren  20a (48 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Barry Winchell Itzuli
Jarduerak
Jarduerak aktorea, idazlea, musikaria, musikagilea, fiddlerra Itzuli eta LGBT ekintzailea
Musika instrumentua fiddlea
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
IMDb nm1679529
www.calpernia.com/

Calpernia Sarah Addams (Nashville, Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko otsailaren 20a) estatubatuar idazle, aktore, musikari eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko bozeramaile eta ekintzailea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nashvillen jaio eta hazi zen. Armadako mediku bezala zerbitzatu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada eta Marineen Taldeentzat. Zerbitzu militarreko azken urtean zegoela, bere burua emakume transgenerotzat agertu zuen. Addamsek Calpernia izena hartu zuen Williams Shakespeare idazlearen Julio Zesar lanetik (Zesarren emaztea zen Kalpurniaren aldaera) eta The Addams Family filman agertzen zen hilobi batetik.

2002an pertsona transgeneroen aldeko Deep Stealth ekoiztetxea sortu zuen Hollywooden Andrea Jamesekin batera. Biek Felicity Huffman aktorea prestatu zuten Transamerica filmerako, non Felicityk emakume transgenero baten papera antzeztu zuen.

2008ko otsailaren 11n Logo telebista-kateak Calpernia Addams protagonista zuen Transamerican Love Story reality-showa estreinatu zuen. Bertan, zortzi bikotekidegaik Calpernia maitemintzen saiatu behar zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Calpernia Addams, Mark 947: A Life Shaped by God, Gender, and Force of Will (Writers Club Press, 2002). ISBN 0-595-26376-3

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Urtea Izenburua Rola
2005 Transamerica Calpernia
2009 He Likes Guys Angie
2011 Woman's Picture Ingrid
2011 Surrogate Valentine Tammi

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Stunning

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  France, David (2000-05-28) «An Inconvenient Woman» The New York Times Magazine . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Calpernia Addams