Edukira joan

Calu Rivero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calu Rivero

Bizitza
JaiotzaRecreo1987ko apirilaren 5a (38 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta discjockeya

IMDB: nm2959308 Allocine: 580564
Facebook: Calurivero Twitter: riverocalu Instagram: lacalurivero Edit the value on Wikidata

Carla Soledad Rivero, artistikoki Calu Rivero edo "Dignity" izenez ezaguna (Recreo, Catamarca, Argentina, 1987ko apirilaren 5a) aktore, modelo eta Disk jockeya (DJ) da. Emma Taylor villanoa antzezteagatik egin zen ezagun Patito feo izenburuko telenobelan. 2013. urtean egin zuen debuta zineman, Tesis sobre un homicidio filmean, Ricardo Darín eta Alberto Ammannekin batera.[1][2][3]

Calu Rivero 1987an jaio zen Catamarca probintziako Recreo hirian. Ahizpa Marou Rivero soziologoak jarri zion Calu ezizena, Txileko Tic tac telenobelako pertsonaia batetik datorren izena.

Recreo hirian egon zen sei urte bete arte. Ondoren, familiarekin Kordoba hirira bizitzera joan zen. Bigarren hezkuntzako azken urtean, hamazortzi urterekin, telebistan egin zuen debuta, USTED saioaren gidari lanetan, Telefe katean. Gero, Córdobako Unibertsitate Nazionalean Arte Dramatikoko karrera hasi zuen, telenobeletan eta telesailetan parte hartzearekin batera.

2021. urteko irailean, bere izena 'Dignity' izenera aldatu zuen, 2019. urteko bukaeran erabiltzen hasi zen ezizen hori. Gehien bat Uruguain bizi da, bertan lortu baitzuen bere nortasun agiri berria eta, aldi berean, herrialde horretako bizilekua.[4][5][6]

2022an Fernando "Aíto" de la Ruarekin hasi zuen harremana. Bikotekidearen bitartez, Fernando de la Rua Argentinako presidente ohiaren eta Inés Pertiné lehen dama ohiaren erraina da. Gainera, Agustina de la Ruaren eta Antonio de la Ruaren koinata da. 2023. urteko otsailean bikoteak seme bat izan zuen eta Tao izena jarri zioten. 2024. urteko urrian Bee izeneko alaba bat izan zuten, ingelesezko "Erlea" esan nahi duena.[7][8]

2006. urtean, Buenos Aires hirian finkatu zen Calu, Norman Briski aktore eta antzerkigile argentinar ezagunarekin emanaldia ikasteko. Buenos Airesen bizitzen hasi ostean, Pol-ka Producciones Son de Fierro y Lalola telenobelan parte hartzeko deitu zioten.

2007. urtean, Argentinako Ideas del Sur ekoiztetxeak aukeratu zuen Emma Taylor pertsonaia antzezteko Patito feo telenobelan. 2007. urteko apirilaren 10ean estreinatu zen, Argentinako El Trece katean. Argentinan eragindako fenomenoaren ostean, Disney Channelek eman zuen batik bat Latinoamerikarako, Europarako eta Ekialde Hurbilerako, hogeita hamar herrialde baino gehiagotan, eta audientzia errekorrak izatea lortu zuen. Bigarren denboraldia eta azkena 2008. urteko apirilaren 23an estreinatu zen.[9][10][11][12][13][14]

Emmy Sarietarako izendatu zuten eta Martin Fierro Sarietan Haur Fikzio Onenaren saria jaso zuen. Saioan egin zuen paperak aitortza publikoa eman zion.[15][16][11][17]

2008an, Cris Morena produktore argentinarrak deitu zion Atrapados webseriean parte hartzeko, Benjamin Rojas eta Felipe Colombo protagonistekin. Urte horren bukaeran Casi ángeles telenobelan parte hartu zuen, Julietteren papera beteta.

2009. urtean, Dori Media Group ekoiztetxeak Champs 12 telesailaren billano nagusi izendatu zuen, Alexia Del Moro pertsonaia interpretatuz.

2010ean, Alguien que me quiera telesailean hartu zuen parte eta Lola Rivera pertsonaia antzeztu zuen. Telesailean zuen pertsonaiarengatik Martin Fierro Sarietan izendatua izan zen, urteko errebelazio kategorian. Urte berean, Poncho bandaren Please me bideokliparen protagonista izan zen eta Emmanuel Horvilleur abeslariaren 12:30 izeneko bideoklipean parte hartu zuen.

2011. urtean, Erica Martínez de Linares pertsonaia interpretatu zuen Telefe kateko El elegido telenobelan, Martín Fierro sarietan 6 sari irabazitako telenobelan.

2012. urtean, Quique Estevanezek ekoiztutako eta Telefek transmititutako Dulce amor telenobelako protagonista izateko aukeratu zuten. Urte horretan bertan, zineman debutatu zuen eta Espainiara bidaiatu zuen Tesis sobre un homicidio pelikula filmatzeko, Ricardo Darín, Arturo Puig eta Alberto Ammannekin batera.[18][19]

2014. urtean, Canal 13ko Mis amigos de siempre telesaileko protagonista izan zen, eta kredituak partekatu zituen Nicolás Cabré, Agustina Cherri, Gonzalo Heredia, Emilia Attias eta Nicolás Vázquezekin. Martin Fierro Sarietan eguneroko fikziozko emakumezko aktore onenaren sarirako izendatu zuten.[20][21][22]

2015. urteean Julieta Venegasen Todo está aquí bideokliparen protagonista izan zen.

2017. urtean, Fanny la fan antzezlanean jardun zuen, eta 2018. urtean, José María Muscari-k zuzendutako Derechas antzezlanean protagonista debuta egin zuen. Gainera, Sandro de América telesailean hartu zuen parte.

2019. urtean Telefek emandako Campanas en la noche telenobelaren protagonista izan zen. Zineman El sonido de los tulipanes filmeko protagonista izan zen Pablo Ragorekin batera.

Hasieran 47 street eta Sweet Victorian filmeetako aurpegia izan zen. 2009. urtean Tomsek Rivero aukeratu zuen Latinoamerikarako enbaxadore. Nike etxeko enbaxadore ere bada Argentinan. 2011. urtean Complot markarako neguko bilduma berezia diseinatu zuen bere ahizparekin batera. 2012. urtean Ay Not Dead izenburuko udako bildumaren aurpegia bihurtu zen. Hurrengo urtean, marka berak aukeratu zuen neguko bildumaren protagonista izateko. Agatha Ruiz de la Prada markaren Argentinako enbaxadore ere izendatu zuten. 2013an Carolina Herrera markaren World 212-vip tourrean parte hartu zuen, Rio de Janeiro, Mosku eta Dubai bisitatuz.

2014. urtean Nouseko neguko eta Etiketa Beltzeko udako kanpainetako protagonista izan zen Pocho Lavezzi futbolariarekin batera. Etiqueta Negra etxeak berriro aukeratu zuen aktorea 2015. urteko neguko denboraldirako. Urte berean, Fig & Viper marka japoniarraren udako kanpainaren protagonista izan zen.

2016. urtean Stella McCartneyk One City One Girl Parisen protagonista izateko deialdia egin zion, eta geroago Guerlainek ere Les 68 klubean parte hartzeko deitu zion. Urte berean, New Yorken bere lehen maratoia egin zuen eta Benettonek bere We Are Colors perfumaren enbaxadore izendatu zuen. Pablo Pieres polistarekin batera Etiketa Beltzaren udako kanpainan ere parte hartu zuen. 2016. urteko ekainaren 30ean aukeratu zuten 2016ko Olinpiar Jokoei hasiera eman zien su olinpikoa eramateko, Rio de Janeiron.

2017. urteko urtarrilean, Nike Global kanpainaren protagonista izan zen, atleta ospetsuekin eta Naomi Shimada eta Paloma Elsesser modeloekin batera, eta Parisko Chanel moda etxerako desfilea egin zuen.

Besteak beste, Bazaar Argentina, Cosmopolitan, OhLalá, Para Ti eta Hola aldizkarietako azalean agertu da. Halaber, Glamour aldizkari espainiarraren, Vogue Girl Japoniaren, Vogue Espainiaren, Mexikoren eta Estatu Batuen eta Nylon aldizkariaren argitalpen-oharretan nabarmendu da.

2016. urteko urrian, The Society Management agentziak ordezkatu zuen Ameriketako Estatu Batuetan, Kendall Jenner eta Adriana Lima izan ziren aurrerantzeko aukeratuak.

Calu Riverok adierazi du musikak leku esanguratsua duela bere bizitzan. Noizbehinkako DJ-aren rola dela eta —halaxe definitzen du bere burua—, Argentinako eta eskualdeko hainbat klubek edo ekitalditarako deitu dute Rivero, bere mashup delakoekin dantza egiteko. 2014. urtean, Alonso Morningekin batera, The Changuitos izeneko taldea osatu zuten, eta talde horrekin aurkezpenak egin zituzten Europan, eta Un charco gigante izeneko diskoa egiten hasi ziren.

Aktibismo ekologiko eta soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008. urtean Recreativoko herritar ospetsua izendatu zuten, Argentinako pantaila nazionalera heldu zen lehen emakumezko aktore catamarkarra izan zen eta.

Caluk bere burua ezagutzeko eta ingurumenaz jabetzeko bidea egin zuen, eta bide horrek begetariano izatera eraman zuen lehenik, eta beganismoa hartzera gero. Animalien aurkako tratu txarren aurka gero eta interes handiagoa, defentsa publikoa eta sareetan aktibismoa izateak ankerkeriarik bako arropa marka baten irudia izatera eraman zuen. Animalien tratu txarren kontrako kanpainetan parte hartzen du etengabe, Greenpeacen esaterako, non baleak salbatzearen alde borroka egin baitzuen. Geroago, Nylon izeneko aldizkari estatubatuarrak begano debotoa eta ingurumen-aktibista definitu zuen.

2016. urteko maiatzean, Canneseko Zinemaldian, Liviak eta Colin Firthek gonbidatu zuten Eco Agek antolatutako Green Carpet-ean parte hartzera. Erakunde horren helburua da iraunkortasunaren kontzeptua modan sartzea eta giza eskubideekiko konpromisoak katearen hasieratik duen garrantzia azpimarratzea. Urte horretan bertan, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, sare sozialen bidez biztanleriaren sektorerik gazteenaren gainean duen eragin-ahalmena, nazioarteko profila, bizimodu guztien eta berdintasun sozialaren aldeko borrokaren defendatzaile profil aitortua kontuan hartuta, zoriondu egin zuen, su olinpikoaren eramaile eginez.

2018ko martxoaren 8an, Caluk Buenos Airesen, Nazioaren Kongresuaren aurrean, egin zen martxa jendetsuan parte hartu zuen, genero-indarkeriaren aurka, legezko abortuaren alde eta gizonen eta emakumeen arteko soldata-berdintasunaren alde. Calu kartel bat eskuetan zuela joan zen, mezu honekin: “No es no”, jazarpena zela-eta Juan Darthés aktorearen kontra jarri zuen salaketari erreferentzia eginez. 2017ko azaroaren 11n, Catalina Dlugi ikuskizunetako kazetariarekin izandako elkarrizketa batean, Caluk aitortu zuen Darthesen jazarpena jasan zuela Dulce amor grabaketan.[23][24]


Calu Riverok atzera egin zuen sare sozialetan:

«'Duela egun batzuk esan nuen Juan Darthesekin ez zela ezer gertatu. Ez zen sexu jazarpenik izan. Ez dut gaiaz gehiago hitz egin nahi''». Calu Rivero, 2013.[25][26]

Ongarri jasangarriaren bideoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019. urtean, modeloak bideo bat igo zuen, non ikusten den landare bat ureztatzen bere hilekoaren koparen odolarekin. Praktika hori guztiz berritzailea izan zen (eta ikusleentzat zirraragarria), baina helduleku zientifiko handia zuen: hilekoaren odolak nitrogenoa, fosforoa eta potasioa ditu, landareen makronutriente primarioetako hiru. Caluren argitalpenak ezaugarri hori eta ongarri jasangarria garatzeko aukera aipatzen zituen:

"Bizimodu jasangarria izatea esan nahi du horrek niretzat: nire hilekoaren odola ongarri izatea nire landareen lurrerako. Hilekoaren kopak zero hondakin sortzen du. Nire hilekoaren odola nire landareentzako elikagaia da. Gure naturaren integrazio harmoniatsua, elikagaiak eta energia modu jasangarrian emanda".[27][28]

Urtea Pelikula Pertsonaia
2013 Tesis sobre un homicidio María Laura Di Natale
2019 El sonido de los tulipanes Carolina
Urtea Fikzioa Pertsonaia
2007 Son de fierro ikaslea
Lalola modeloa
Patito feo Emma Taylor
2008 Casi ángeles Juliette
2009 Champs 12 Alexia Del Moro
2010 Alguien que me quiera Lola Rivera
2011 El elegido Érica Martínez de Linares
Atrapados Calu
2012 - 2013 Dulce amor Natacha Bandi Ferri
2013 - 2014 Mis amigos de siempre Tania Delgado de Alarcón
2017 Fanny la fan Natalia Salas
2018 Sandro de América Silvina Martínez
2019 Campanas en la noche Luciana Cervantes
Urtea Saioa Rola
2005 Usted Gidaria
2010 Los 10 + pedidos Gidari gonbidatua
Urtea Lana
2018 Derechas

Bideo musikalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Bideo musikala Artista
2010 «12:30» Emmanuel Horvilleur
2011 «Please me» Poncho
2016 «Todo está aquí» Julieta Venegas

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saria Kategoria Programa Emaitza
2010 Martin Fierro Errebelazioa Alguien que me quiera Izendatua
2012 E! Sariak Urteko Argentinako Celebrity Bere burua Izendatua
2014 Martin Fierro Eguneroko fikzioko / telekomediako aktore protagonista Mis amigos de siempre Izendatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rivero Carla Soledad. .
  2. 'Tesis sobre un homicidio', el homenaje por el homenaje. .
  3. Calu Rivero, protagonista de Tesis sobre un homicidio. .
  4. Dignity es oficial: Calu Rivero mostró su nuevo documento de identidad. 30 de septiembre de 2021.
  5. Calu Rivero ya firmó como "Dignity" en su cédula uruguaya. 1 de octubre de 2021.
  6. «Calu Rivero tiene una casa sustentable en Uruguay con doble altura y techo abovedado» Caras 2023-04-07.
  7. «Calu Rivero publicó las primeras imágenes de Tao, el hijo que tuvo con Aito de la Rúa» infobae.com 22 de marzo de 2023.
  8. Pablo Andisco. (24 de octubre de 2024). «Nació la hija de Calu Rivero y Aito de la Rúa: las primeras fotos y el particular nombre que eligieron» infobae.com.
  9. Un ciclo de TV que nació con buena estrella. .[Betiko hautsitako esteka]
  10. Tiempo, Casa Editorial El. «El fenómeno de Patito feo» El Tiempo.
  11. a b content. [http://www.expansion.com/2010/08/08/empresas/medios/1281297653.html «El descubridor de ‘Patito Feo’ en Europa, Empresas, expansion.com»] www.expansion.com.
  12. Clarin.com. Patito Feo vuela lindo por Europa. .
  13. «Disney Channel sigue batiendo récords de audiencia» mundoplus.tv.
  14. «“Patito Feo”, segunda temporada de la telenovela de Ideas del Sur Argentina.» www.todotnv.com.
  15. "Patito Feo" llegó a los Emmy 2008 y recorre el mundo - MDZ Online. .
  16. «Patito Feo ganó el Premio Infantil Martín Fierro 2007 | Extremista.com» Extremista.com.ar.
  17. «“Patito feo” arrasa en Europa : todotnv, toda la información sobre novelas y telenovelas» www.todotnv.com.
  18. Calu Rivero disfruta del éxito de Dulce Amor y de algo más. .
  19. Darín busca obsesivamente a un asesino en el thriller 'Tesis de un homicidio'. .
  20. Calu Rivero y el amor que duele. .
  21. Llegan Mis amigos de siempre: conocé la historia de sus personajes. .
  22. Martín Fierro 2014: todos los ganadores, todos los nominados. .
  23. (Gaztelaniaz) «Calu Rivero marchó por primera vez en el #8M para que se entienda que "NO es NO"» infobae 2018-03-09 (kontsulta data: 2025-09-20).
  24. (Gaztelaniaz) «Calu Rivero confesó que fue víctima de acoso en Dulce Amor: "Lo viví en carne propia; tres años me alejé de la actuación por eso"» Ciudad Magazine 2017-11-11 (kontsulta data: 2025-09-20).
  25. (Gaztelaniaz) «Noticias de España» infobae (kontsulta data: 2025-09-20).
  26. (Gaztelaniaz) «La queja de Calu Rivero mientras filmaba una escena de sexo con Juan Darthés: "¡No para de besarme!"» infobae 2017-11-24 (kontsulta data: 2025-09-20).
  27. «Calu Rivero riega sus plantas con la sangre de su copa menstrual» LA NACION 2019-11-15.
  28. «El fertilizante sustentable de Calu Rivero: riega las plantas con su copa menstrual» infobae 2019-11-15.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]