Astaputz mailukatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calvatia utriformis» orritik birbideratua)
Astaputz mailukatua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCalvatia
Espeziea Calvatia utriformis
Jaap, 1918

Astaputz mailukatua (Calvatia utriformis) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Handkea utriformis, Lycoperdon utriformis, Lycoperdon caelatum.

Propietate sendagarri ezagunak ditu, batez ere desintoxikatzaileak eta hanturaren aurkakoak.

Astaputz mailukatua

Espezie honen izena genero hauetako beste batzuk bezala, maiz aldatzeak zaildu egiten du espezie bakoitzaren behin betiko kokapena. Gaur egun Lycoperdon utriformis izen onartua da, baina zale askok Calvatia utriformis izenez ezagutzen dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa edo udare-formakoa, zuri-grisaxka gaztetan. Oinarria antzua, kanpoko azala edo exoperidioa geruza zuri ilupaduna da, piramide-formako apaindurak sortuz arrakalatzen dena, barruko geruza agerian utziz, endoperiodoa, arre kolorekoa, glebari eusten diona.[2]

Gleba: Hasieran zuria, gogorra eta trinkoa, gero hori-berdexka eta biguna, azkenean arre-oliba kolorekoa, esporak heldu direlako. Endoperiodoaren hausturak ostiolo irregular handi bat sortzen du. Gleba desagertzen denean, perretxikoaren beheko aldea geratzen da zelaian, kolore marroiko katiluaren itxurakoa. Bere hondakinak urte batetik bestera aurkitu ohi dira.

Etimologia: Calvatia hitza “calvus” hitzetik dator, burusoila, hau da: garezur baten antza duen onddoa. Utriformis epitetoa berriz, utriforme-tik dator, larruazal formakoa esan nahi du

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxikoa gaztea denean eta gleba zuria, gogorra eta trinkoa duenean, atseginez jan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lycoperdon eta Calvatia zurixkekin. Langermannia gigantea perretxikoaren ale txikiekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, belardietan, larreetan eta zelaietako txilarretan.[5]

Banaketa eremua: Europa, Asia kontinentala, Japonia, Ipar Amerikako ekialdeko atlantikoa, Mexiko, Hegoafrika, Txile, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 693 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 508 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 451 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2021). Setas para todos. José Luis Añanos Echo EDITORIAL PIRINEO, 615 or. ISBN 84-87977-86.4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]