Calvin Klein
Calvin Klein (New York, 1942ko azaroaren 19a) estatubatuar moda-diseinatzailea da. Moda eta Teknologia Institutuan ikasi zuen (1962) eta, sei urte geroago, nahiko esperientzia zuela iritzi zionean, bere enpresa sortu zuen: Calvin Klein Inc.. Oso estilo berezia landuz, soiltasuna eta sofistikazioa elkartu zituen arropa arruntetan (galtza bakeroak, barruko arropa). Jendeak oso harrera ona egin zien. Arroparekin batera, kosmetiko eta perfume-sorta bat ere merkaturatu ditu.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Calvin Klein ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.