Cambozola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cambozola

Cambozola krema hirukoitzeko gazta bat da, behi esnez egindakoa, leunki heldutako krema hirukoitzeko frantziar gaztaren eta gorgonzola italiarraren arteko konbinaketa bat dena. Champignon izeneko enpresa alemaniarrak patentatu eta ekoitzi zuen mundu mailan 1970eko hamarkadan. Gazta, (jatorrian Bavaria blu deitua), 1900 inguruan sortua izan zen, eta oraindik ere ekoizten du Bergader familiak Bavariako Chiemgau eskualdean.

Gorgonzola, roquefort edo stilton gaztak egiteko erabiltzen den lizun bera erabiltzen da, penicillium roqueforti. Esneari esnegaina gehitzen zaio, cambozola gaztari trinkotasun gozo bat ematen diona. Gazta honen azala camembert gaztarenaren antzerakoa da. Orea leuna baina trinkoa da, trinkotasun leun eta homogeneoduna, kolore hori arinekoa. Cambozolak, gorgonzolarena edo camembertarena baino leunagoa den zapore bereizgarri bat du. Gazta honen izena, dirudienez, camembert eta gorgonzolaren arteko akronimo bat da, bere zaporeak camembertaren krematasun gozo eta hezea gorgonzola urdinaren garraztasunarekin uztartzen baititu. Mahai gazta bezala edo kanapeetan jaten da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cambozola Aldatu lotura Wikidatan