Camden Town Group

Wikipedia, Entziklopedia askea

Camden Town Group 1911tik 1913ra bildu zen artista postinpresionista talde bat izan zen. Artistak Walter Sickert margolariaren etxean biltzen zen, Londresko Camden Town auzoan, eta hortik zetorren izena.

Walter Richard Sickert, haren etxean biltzen zen taldea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harold Gilmanen Mrs Mounter at the Breakfast Table margolana (1917).

1908an Frank Rutter arte kritikariak Allied Artists Association (AAA) elkartea sortu zuen; taldea Royal Academytik banandu zen, era batez, Frantzian, Société des Artistes Indépendants edo Independenteen Saloiak eragindako irizpideak jarraituz. AAAn lanak erakutsi zituzten margolari askok, gero, Camden Town Groupen hartu zuten parte.

Talde honen gainean Vincent van Gogh edo Paul Gauguin bezalako artistek eragin handia izan zuten. Camden Town Groupek margolan inpresionisten eta kubisten erakusketak antolatu zituzten Londresen eta haien eragina handia izan zen.

Tate Britain, Londresen, 2008an, taldeari erakusketa handi bat eskaini zion.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak bere barneko arauak zituen, tartean, ezin zirela hamasei baino gehiago izan eta guztiak gizonezkoak izan behar zirela.[1]

Robert Bevanen Mare and Foal margolana (1917).
Harold Gilmanen ‘’Leeds Market’’, 1913 (Tate - Londres).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camden Town Group Aldatu lotura Wikidatan