Camelot (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Camelot (filma)
Filma
Jatorrizko izena Camelot
Urtea 1967
Generoa komedia erromantikoa
musika-filma
komedia dramatikoa
fantasiazko filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Camelot
Iraupena 175 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Joshua Logan
Gidoigilea(k) Alan Jay Lerner
T. H. White

Antzezlea(k)
Richard Harris
Vanessa Redgrave
Franco Nero
David Hemmings
Lionel Jeffries
Laurence Naismith
Estelle Winwood
Pierre Olaf







Ekoizpena
Ekoizlea Jack Warner
Edizioa Folmar Blangsted
Ekoizpen-diseinatzailea John Truscott
Bestelako lanak
Musikagilea Frederick Loewe
Argazki-zuzendaria Richard H. Kline
Sariak
Kanpo loturak

Camelot (euskaraz Kamelot) 1967ko Joshua Logan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako musikal drama film bat da. 1960ko Alan Jay Lerner musikagilearen izen berdineko musikalean eta 1958ko T. H. White idazlearen The Once and Future King ("Behin Bateko eta Etorkizuneko Errregea") eleberrian oinarritua dago, era beran, biak Arturiar zikloan oinarritua daude. Richard Harris, Vanessa Redgrave, Franco Nero, David Hemmings, Lionel Jeffries eta Laurence Naismith aktoreek antzeztu zuten.

Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (John Truscott, Edward Carrere eta John W. Brown), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (John Truscott) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Alfred Newman eta Ken Darby). Beste bi Oscar Sari hauen izendapena ere jaso zuen: Soinu onenaren Oscar Saria (Warner Bros.-Seven Arts Soinu Saila) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Richard H. Kline).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lantzelot Lakukoa (Franco Nero) Artur erregearen (Richard Harris) Kameloteko gortera ailegatu eta monarkak sortu berria duen Mahai Borobilaren ordenara gehituko da. Lantzelot eta Genobeba erregina (Vanessa Redgrave) elkar maiteminduko dira. Artur ohartzean, haserre bizian jarri eta mahai ospetsua desegingo du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]