Camila Bordonaba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camila Bordonaba

Bizitza
JaiotzaEl Palomar (en) Itzuli1984ko irailaren 4a (39 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
KidetzaErreway
Genero artistikoapop rock
Musika instrumentuabaxu elektrikoa
ahotsa

IMDB: nm0096244 Rottentomatoes: celebrity/camila_bordonaba Allmovie: p715914 Edit the value on Wikidata

Camila Bordonaba Roldán (El Palomar, Buenos Aires, 1984ko irailaren 4a) zinemako eta telebistako aktore eta abeslari argentinarra da.

Chiquititas telesailean Camila Bustillo eta Rebelde Way-en Marizza Pía Spirito izateagatik da ezaguna. Azken telesail honetan oinarrituriko Erreway musika taldeko kidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru urte baino ez zituela Canta Niño musika programan agertu zen Melina ahizparekin batera.

Arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urte zituela Chiquititas telesailean hasi zuen aktore ibilbidea, eta 1996 eta 2001 artean telesailaren antzerkirako bertsioan aritu zen. 2002-2003 denboraldian Rebelde Way telesaileko protagonista izan zen Benjamín Rojas, Luisana Lopilato eta Felipe Colomborekin batera. Marizza Pia Spiritoren papera egin zuen, institutuko gazte errebelde bat hain zuzen ere[1]. Nerabeentzako egindako telesaila izan zen eta arrakasta itzela lortu zuten Argentinan eta ondoren atzerrian ere bai. Rebelde Wayko laukoteak Erreway pop musika taldea osatu zuen. Erreway hiru diska atera zituen eta filmea ere egin zen, Erreway: 4 caminos izenekoa[2].

2008an Atracción x4 en Dream Beach telesailean hartu zuen parte eta Luisana Lopilatorekin berriz egin zuen lan.

Bestelako proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an arrakasta eta fama alde batetara uztea erabaki zuen[3] eta bestelako proiektuei ekin zien. Buenos Airesko San Telmo auzoan "Arcoyrá" kultur zentroa ireki zuen, baina Buenos Aires bizitzerik ez zuela nahi eta lagunen kargu utzi zuen proiektua. "Teodoro" karabanarekin Argentinako luze zabalak ezagutzea erabaki zuen, zelaietan lo egin eta kanpingasean kozinatuz[4]. Beranduago Bahía Blanca hirian "El Peladero" espazioa ireki zuen, arte independenteari dedikaturikoa, eta bertan bizi zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filmea Pertsonaia Zuzendaria
2001 Chiquititas, rincón de luz Camila Bustillo José Luis Massa
2004 Erreway: 4 caminos Marizza Pía Spirito (Andrade) Ezequiel Crupnicoff
2012 Penumbra Victoria Adrián García Bogliano

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1987-1992 Cantaniños Bere burua Programa musikala
1996-2001 Chiquititas Patricia Basualdo/Camila Bustillo Elenco principal
2002-2003 Rebelde Way Marizza Pía Spirito/Andrade Protagonista
2003 Rincón de luz Camila de Erreway
2004 Floricienta Paloma/Julieta Mónaco Antagonista
2005 El Patrón de la Vereda Sisí Ponte Protagonista
¿Quién es el jefe? Epailea
2006 Gladiadores de Pompeya Violeta Baratto Protagonista
2007-2008 Son de Fierro Karina Andurregui Protagonista
2008-2009 Atracción x4 en Dream Beach Malena Lacalle Protagonista

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Antzerkia Pertsonaia Oharrak
1996 - 2001 Chiquititas Patricia Basualdo/Camila Bustillo Telesailaren adaptazioa
2002 - 2003 Rebelde Way Marizza Pía Spirito/Andrade Telesailaren adaptazioa
2003 - 2007 Erreway Bere burua Kontzertuak
2011 Una noche en el castillo Ekoizlea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Marizza Pia Spirito» Wiki Rebeldeway (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  2. (Gaztelaniaz) Erreway: 4 caminos (AKA Rebelde Way: La película) (2004). (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  3. (Gaztelaniaz) de 2022, 6 de Mayo. «La reaparición de Camila Bordonaba en las redes sociales, a 20 años de Rebelde Way» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  4. «¿Que es de la vida de Camila Bordonaba, la ex rebelde Way?» benjamilaporsiempre.forumfree.it (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]