Camila Mendes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camila Mendes

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCamila Carraro Mendes
JaiotzaCharlottesville1994ko ekainaren 29a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaFlorida
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
Hezkuntza
HeziketaAmerican Heritage School (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Hizkuntzakingelesa
Brasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm6161516 Allocine: 767965 Rottentomatoes: celebrity/camila_mendes
Twitter: CamilaMendes Instagram: camimendes Musicbrainz: 510bccff-bc6b-4051-9e71-3d07b83302cf Edit the value on Wikidata

Camila Carraro Mendes (Charlottesville (Virginia), 1994ko ekainaren 29a) Estatu Batuetako aktorea da. Famatua egin zan Riverdale telesailean parte hartu zuelako Veronika Lodge interpretatuz. Hainbat hizkuntza hitz egiteko gai da, baina gehien hitz egiten duena ingelesa eta portuguesa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camila Mendez 1994ko ekainaren 29an jaio zen, Charlottesvillen, Virginian.

Bere gurasoak Brasilgoak dira, Gisele Mendes (hegazkineko laguntzailea) dala eta Victor Mendes (enpresaburua) [1] Camila 16 aldiz lekualdatu da,[2] baina bere haurtzaroa Floridan igaro zuen, eta American Heritage Schoolean ikasi zuen, Plantation-en (Florida). Ahizpa bat dauka eta txikitatik dantzak prestatzen zituzten bere gurasoei erakusteko.[3] Eskolan zegoenean, hainbat antzezlanetan parte hartu zuen, baina gero bere amak beste ikastetxe batera aldatu zuen ikasteko eta gehiago hobetzeko[4]. 2016. urtean, New York University Tisch of Arts-ean ikasi zuen. Han Maggie Rogers-en laguna egin zen eta bere bideoklipean agertu zen. Elikadura-portaeraren nahasmendu batzuk izan ditu, baina laguntzari esker konpondu ditu[4]. Denbora bat geroago, sexu eraso baten biktima izan zan, eta horren ondorioz, tatuaje bat egiteko ideia izan zuela adierazi zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen lana azukrezko kotoia saltzen izan zen kalean. Kalean saltzeko iratxoz mozorratzen zen, gehiago saltzeko[5].

Aktore bezala izan zuen lehen benetako lana IKEAko iragarki batean izan zen[6].

2016. urtean, Veronica Lodgeren papera eman zioten. Camila 2017. urtean Women’s Health aldizkarian agertu zen. Bere hasierako lanetako bat eta arrakasta handiena eman ziona The New Romantic izan zen.

Hainbat arazo izan ditu filmak egiterakoan brasildarra izateagaitik[7]. 2018. urteko martxoan, Camila The Perfect Date filmeko aktore-taldera batu zen, aktore hauekin: Laura Marano, Noah Centineo eta Matt Walsh. 2022. urtean Go Revenge pelikula egin zuen Maya Hawkegaz batera eta, gainera, Riverdale telesailaren denboraldi berriak ere egiten ari da.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Twittereko jarratzaileek pentsatzen zuten bere erabiltzaile izena Camila Cabello eta Shawn Mendes abeslari bikotearen jarraitzaile-kontu bat zela.[8]

Camilaren talentu sekretu bat da ahots barregariak interpretatzeko gai dela.[4]

Pelikulak eta filmografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2018 The New Romantic Morgan
2019 The Perfect Date Shelby Pace
2019 Coyote Lake Ester
2020 Palm Springs Tala
2020 Dangerous Lies Katie Franklin
2022 Do Revenge Drea Protagonista
Telebista
Urtea Riverdale Pertsonaia Oharrak
2017-2023 Riverdale (telesaila) Veronica Lodge
2020 Day by Day Grace Fallin' Rain atalean ahotsa
2020 The Simpsons Tessa Rose The Hateful Eight-Year-Olds atalean ahotsa
2020 Celebrity Subtitute Bera
2021-2022 Fairfax Melody / Cerise / Extra 1 8 ataletan ahotsa

Sariak eta nominazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Has buscado Camila mendes» AlohaCriticón (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. (Gaztelaniaz) «18 datos para conocer más a Camila Mendes, nuestra hermosa Veronica Lodge» Spoiler Time (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) «18 datos para conocer más a Camila Mendes, nuestra hermosa Veronica Lodge» Spoiler Time (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-03-05). «Camila Mendes: 20 cosas que no sabías sobre la actriz de 'Riverdale'» Glamour (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-03-05). «Camila Mendes: 20 cosas que no sabías sobre la actriz de 'Riverdale'» Glamour (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  6. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-03-05). «Camila Mendes: 20 cosas que no sabías sobre la actriz de 'Riverdale'» Glamour (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  7. Txantiloi:Es-US «Camila Mendes» HOLA 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Camila Mendes» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]