Camilla Collett
| Camilla Collett | |
|---|---|
(1839) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Jacobine Camilla Wergeland |
| Jaiotza | Christiansand, 1813ko urtarrilaren 23a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Christiania, 1895eko martxoaren 6a (82 urte) |
| Hobiratze lekua | Vår Frelsers gravlund |
| Familia | |
| Aita | Nicolai Wergeland |
| Ama | Alette Dorothea Wergeland |
| Ezkontidea(k) | Peter Jonas Collett (1841eko uztailaren 14a - |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | norvegiera daniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | saiakeragilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
| Kidetza | Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea |
| dokpro.uio.no… | |
Jacobine Camilla Collett, Jacobine Camilla Wergeland jaiotza-izenez (Kristiansand, Norvegia, 1813ko urtarrilaren 23a - Christiania, egun Oslo, 1895eko martxoaren 6a) norvegiar eleberrigile feminista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrik Wergeland poetaren arreba zen, hala ere, anaiaren aurkaria zen Johan Welhavenez maitemindu zen. Erantzunik gabe geratu zen maitasun hori dago Colletten lehen eleberriaren oinarrian: Amtmandens Døttre (1854-1855, Alkatearen alabak). Adore handiz idatziriko lana da, emakumearen askatasun eta zoriontasunerako eskubidearen aldekoa; aro berri baten hasiera ekarri zuen Norvegiako etikaren historian.
Feminismoaren aldeko ideiak azaltzen ditu lan guztietan: Gau luzeetan (1861) eta Azken Orriak (1868-1873), oroitzapenak biltzen dituen liburuak; eta Emakume mutuen aldean (1877) eta Joeraren kontra (1879-1885), emakumeen eskubideen aldeko idazkiak besteak beste.
Colletten obrak eragin handia izan zuen Ibsenengan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.