Camille Chamoun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Camille Chamoun
Camille chamoun.jpg
2. Libanoko presidentea

1952ko irailak 23 - 1958ko irailak 22
Bechara El Khoury - Fuad Chehab
Bizitza
Jaiotza Deir el Qamar1900eko apirilaren 3a
Herrialdea  Libano
Heriotza Beirut1987ko abuztuaren 7a (87 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Saint Joseph University
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Eliza katoliko maronita
Alderdi politikoa National Liberal Party

Camille Chamoun (Deir-el-Qamar, Libano, 1900eko apirilaren 3a - Beirut, Libano, 1987ko abuztuaren 7a) Libanoko politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katoliko maronita zen. Errepublikako lehendakari izan zen 1952-1958 urte-bitartean. Estatu Batuen aldeko haren politikak musulmanen aurkako gerra piztu zuenean (Estatu Batuetako indarrak Beiruten sartu ziren 1958an), Chamounek dimititu egin zuen. Geroago, Alderdi Liberal Nazionalista eskuindarra sortu eta diputatu hautatu zuten (1960).

1964ko hauteskundeetako porrotaren ondorioz, Pierre Gemayelen Alderdi Falangistarekin elkar hartuta, 30 diputatu lortu zituen eskuin muturreko taldea sortu zuen. Chamounek, 1973an, 2.000 lagunez osaturiko milizia armatua antolatu zuen, gerrillari palestinarrei aurre egiteko. Bi urte geroago, Barne Arazoetako ministro izendatu zuten Rashid Karamiren gobernuan. Milizia kristauen ordezkaria izan zen Libanoko Bakearen Aldeko Bilkuran (Lausana, 1984).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camille Chamoun Aldatu lotura Wikidatan