Camille Claudel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Camille Claudel
Camille Claudel.jpg
Bizitza
Jaiotza Fère-en-Tardenois1864ko abenduaren 8a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua 31 boulevard de Port-Royal, Paris (en) Itzuli
Hôtel de Jassaud (en) Itzuli
Hospital of Ville-Évrard (en) Itzuli
Maison Claudel de Wassy (en) Itzuli
Heriotza Avignon1943ko urriaren 19a (78 urte)
Hobiratze lekua Cimetière de Montfavet (en) Itzuli
Familia
Aita Louis Prosper Claudel
Ama Louise Athanaïse Cécile Cerveaux
Bikotekidea(k) Auguste Rodin
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Académie Colarossi (en) Itzuli
Hizkuntzak Frantsesa
Irakaslea(k) Auguste Rodin
Jarduerak
Jarduerak margolaria, art model (en) Itzuli eta eskultorea
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak Q16880238 Itzuli
The Mature Age (en) Itzuli
Girl with sheaf of wheat (en) Itzuli
the waltz (en) Itzuli
Q29018624 Itzuli
Q25409734 Itzuli
Jasotako sariak
Mugimendua espresionismoa
errealismoa
Signature of Camille Claudel.png

Camille Anastacia Kendall Maria Nicola Claudel ("Camille Claudel" Ahoskera frantsesez: kamij klɔdɛl; Fère-en-Tardenois, Aisne; 1864ko abenduaren 8a - Montdevergues, Vaucluse; 1943ko urriaren 19a) XIX. mendeko frantziar eskulturgilea izan zen. Brontzez eta marmolez egin zituen lan figuratiboengatik nabarmendu zen hil ostean. Bizi zeneko garaian, Auguste Rodin artistaren alosia izateaz gain honekin eduki zuen maitale harremanagatik izan zen ezaguna. Rodinen lantegian eskulturgile gisa aritu zen emakume bakarra izan zen; garaiko kritikak jasan behar izan zituen aintzat hartua izan gabe.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camille Claudelek txikitatik izan du artearekiko eta bereziki eskultura modalitatearekiko pasio berezi bat. Lokatsarekin jolasten zuen honi forma ezberdinak emanez eta familiakoen bustoak zizelkatzea gustoko zuen, haien artean bere anaia Paul Claudel poetarena.[2]

Ezagutza aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1882an Paul Duboisek Arte Ederren Eskolan onartu zuen[3] eta 1883an Parisera iristen da Colarossi Akademian bere teknika hobetzen ikasteko prest. Bertan bere irakaslea izango den Auguste Rodin ezagutzen du. Hurrengo urtean honen lantegian laguntzaile bezala sartzen da; Rodinentzat posatuko du honela artistaren lan kopuru askoren abiapuntu eta inspirazio bilakaturik.[4] Camillek Infernuko Atea lan preziatuaren eskulturen errealizazioan parte hartuko du. Maisu eta musaren artean elkar-idatzi ziren gutunengatik argitu da maitaleak izan zirela, eta 1886an Rodinek Camillen bustoa egiten du.[5] 1892an Camillek bere burua Rodinekin duen harremana moztera behartuta ikusten du, Auguste Rose Beuretekin ezkonduta dagoelako.

Camillek bere obretan manifestatuko duen jeloskortasuna alde batera utzita, Rodinek sekulako promozioa emango dio Claudeleri eta hainbat arte egunkaritan edota erakusketetan parte hartzea lortuko du. Beranduago Camillek krisi emozional bat izan zuen eta bere lantegian giltzapeturik egon zen 1905ean bere azken esposizio nagusia egin zuen arte.[6]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere krisiak areagotzen joan ziren eta 1913aren martxoak 3an bere aita hil ondoren, martxoak 10ean Ville-Évrardeko Ospitale Psikiatrikoan sartu zuten. Camillek bertan giltzapeturik igaro zituen bere bizitzako azken hogeita hamar urteak. 1943an hil zen[7] eta izenik gabeko hilobi batean lurperatu zuten[8] Montdevergues instituzio mentaleko hilerrian hurrengo zenbakiekin: 1943 -n392.

Lan esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Urtea Kokapena Materiala Dimentsioak
Rodinen bustoa c. 1882 Rodin Museoa Frantzia Paris Terrakota 10.5×37.3x16.4cm
Zutikako emakumearen gorputz-enborra (Torse de femme debout) 1888 Kolekzio pribatua Brontzea 49×35cm
Sakountala (Vertumno eta Pomona) 1888 (hasia) marmolez egina 1905ean Rodin Museoa Frantzia Paris Marmola 91×80.6x41.8cm
Cloto (Camille Claudel) 1893 Rodin Museoa Frantzia Paris Igeltsua 89.9×49.3x43cm
Zakur gosetia 1893 Soumaya Museoa Mexiko Mexiko Hiria Brontzea kafe patinarekin 15.2×25.8x11.4cm
Heldu adina (L'Age mûr) c. 1898 Brontzean urtua 1913an Rodin Museoa Frantzia Paris Brontzea 120×181x70cm
Hiztunak (Les Causeuses) 1897 Rodin Museoa Frantzia Paris Onize eta Brontzea 44.9×42.2x39cm
Olatua c. 1897 Soumaya Museoa Mexiko Mexiko Hiria Brontzea kafe eta berde patinarekin 60.5×46x61cm
La grande valse c. 1898 Brontzean urtua 1913an Soumaya Museoa Mexiko Mexiko Hiria Brontzea 120×181x70cm
Zoria (Camille Claudel) 1900 Kolekzio pribatua Brontzea 48×35x17cm
Mintzalariak edo Berritsuak (Les Bavardes) c 1905 Soumaya Museoa Mexiko Mexiko Hiria Marmola 21.3×29x23.9cm

[9] [10]

Camille Claudel Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camille Claudeleri eskeinitako museoa Nogent-sur-Seinen

Musée Camille Claudel (izen ofiziala frantsesez) 2017ko martxoan Frantziar museo nazional berri gisa sortu zen. Claudelen lanari eskainitako proiektu gauzatu bat da non Claudel familiaren etxea Nogent-sur-Seinen museo bilakatzea lortu den. Museoa eskulturgilearen laurogeita hamar bizirik dirauten ondare artistikoen erdiarekin osatzen da.[11]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Camille Claudel» HA! . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  2. «1864 – 1876: Early childhood in a provincial middle-class family | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr . Noiz kontsultatua: 2020-04-23.
  3. «1876 – 1881: An early vocation discovered and encouraged by Alfred Boucher | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr . Noiz kontsultatua: 2020-04-23.
  4. «1881-1885 : Her arrival in Paris and encounter with Auguste Rodin: a decisive turning point | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr . Noiz kontsultatua: 2020-04-23.
  5. aintzira2005. (2017-05-30). Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille. . Noiz kontsultatua: 2020-04-23.
  6. (Gaztelaniaz) «Camille Claudel, un talento oculto a la sombra de Rodin» La Vanguardia 2019-12-08 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  7. «1909-1943 : Period of confinement | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr . Noiz kontsultatua: 2020-04-23.
  8. Perez, Agus. «Camille Claudel» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-23.
  9. «Camille Claudel | Rodin Museum» www.musee-rodin.fr . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  10. (Gaztelaniaz) «Colecciones» Museo Soumaya 2018-01-24 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  11. «History of the museum | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr . Noiz kontsultatua: 2020-04-23.