Camille (hartza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camille hartza» orritik birbideratua)
Camille (hartza)
Bizitza
JaiotzaBearno, 1984
HeriotzaPirinioak, 2010 (25/26 urte)
Jarduerak

Camille (1983[1] edo 1984[2]2010 inguru[3]) Nafarroan bizi zen europar hartz arre[4] arra[3][5] izan zen. «Euskal Herriko azken hartza»[2][5] edo «Nafarroako eta Aragoiko azken hartza»[6] bezala irabazi zuen ospea. Izan ere, Nafarroako azken Pirinioetako hartza izan zen[3][7], baina hartzaren populazioa berreskuratzeko programa bati esker, Esloveniatik inportatutako beste hartz batzuk bizi dira gaur egun Pirinioetan[2][3][7].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bearnon jaio omen zen 1983[1] edo 1984an[2] eta 1990eko hamarkadaren erdialdean Nafarroara mugitu zen[1]. Behin eta berriz erasotzen zituen artaldeak (batez beste 40 eraso egiten zituen urtero[1][8]), eta horrek kezka sortzen zien bertako artzainei[5]. Ospetsuena 1998ko apirilaren 28/29 gaueko erasoa izan zen, Camillek Francisco Javier Marco Induráin baserritarren zazpi ardi eta beste bi abere hil zituenean[1]. Camilleren erasoaren lehen txostenak 80 eta 100 kilogramo artean pisatzen zuela zioen[1].

Gobernuak kalte-ordainak eman arren, artzainak hartza hiltzearen alde zeuden[5]. Hartza harrapatu eta transmisoredun lepoko bat jarri behar dela jakinarazi zuten Nafarroako Ingurugiro Saileko arduradunek[5], baina saiakera hauek ez zuten arrakastarik izan[1]. Camilleren lehen argazkia 1999ko uztailean atera zen[1].

2004ko apirila eta urria bitartean 20 eraso egin zituen 35 ardiren aurka[9]. Une honetan, jada azpiespeziearen desagerpena saihestezina dela ohartarazi zen: Pirinioetako hartz arrearen bi ar baino ez ziren bizirik atera, Camille eta Aspe-oeste izenekoak, eta eme bakar bat ere ez[9][10].

2009ko azaroaren 14an, Jaime Solans natura babeserako agenteak Camille ikusi zuen Aragoiko Pirinioetan basurde bat jaten[11]. Abenduaren 4an, zoologoek hartzaren irudia jaso zuten, Ansó eta Zuriza artean grabatua[11]. Jakina zen Camillek 120 zentimetro inguruko luzera zuela, eta dermatitisarekin gaixorik dagoela, horren ondorioz, enborraren atzealdea ilerik gabe zegoen[11]. Zoologoek adierazi zuten adinekoa zela bere espeziearentzat (batez beste, hartz arreak basatian 15-22 urte bizi dira, nahiz eta hartz bat 30 urte arte bizi izan diren kasuak egon), eta bere gaixotasuna arazo hormonalekin eta estresarekin lotuta zegoela iradoki zuten[12].

2010eko otsailaren 5ean ikusi zuten Camille azkenekoz[6]. Ustez handik gutxira hil zen[2][4], baieztapenik aurkitu ez den arren[13]. Espainia eta Frantziako ingurumen erakundeek iradokitzen zuten Camilleren heriotzaren txostena faltsua izan daitekeela eta Camille eta Aspe-oeste hartz bera direla[13][14][15].

Peluxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean, euskaraz egiten zuen lehen jostailua kaleratu zen[16]: Kamiltxo peluxezko hartz-kumea, Camilleren izena duena[17]. Ezkerreko hanka zapalduz gero, esaten zuen, «Kaixo, laguntxo. Ni Kamiltxo naiz, Pirinioetako hartza. Nola duzu izena?»[17]

Xabier Mendiguren Elizegiren «Bizitzako garairik onena» ipuinean Kamiltxo aipatuta dago[18].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Vidondo, Aser. (2008). «Diez años con "Camille"» Diario de Navarra.
  2. a b c d e Sarasua, Asier. (2010). «Camille hil da, Euskal Herriko azken hartza» Eibar.org.
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Cáceres, Pedro. (2010). «Desaparece 'Camille', el último oso autóctono del Pirineo» El Mundo.
  4. a b (Gaztelaniaz) «Camille, el oso» La senda de Camille.
  5. a b c d e Elosegi Irurtia, Migel M. (1999). «Camille: Euskal Herriko azken hartza baino gehiago» Zientzia.eus.
  6. a b (Gaztelaniaz) Moreno, Gorka. (2010). «¿Ha muerto Camille, el último oso de Navarra y Aragón?» ABC España.
  7. a b «Camille, Pirinioetako hartzaren atzetik» Kronika.
  8. Galarraga Aiestaran, Ana. (2013). «Pirinioetako hartza, arnasa estututa» Elhuyar zientzia eta teknologia.
  9. a b (Gaztelaniaz) «El oso autóctono del Pirineo se extinguirá después de que el lunes muriera la última hembra» EuropaPress.
  10. Elosegi Irurtia, Migel M.; Roa Zubia, Guillermo. (2004). «Hartza, urtetik urtera urriagoa» Elhuyar zientzia eta teknologia.
  11. a b c (Gaztelaniaz) Ipas, Ana. (2009). «El viejo oso Camille, localizado dos veces en el último mes en los montes de Ansó» Heraldo.
  12. (Gaztelaniaz) «Los técnicos opinan que "a "Camille" no le quedan más de tres años de vida"» Noticias de Navarra.
  13. a b (Gaztelaniaz) Ipas, Ana. (2011). «Sin rastro del oso Camille en el Pirineo» Heraldo.
  14. (Gaztelaniaz) «Sin presencia permanente del oso en el Pirineo aragonés y navarro» Ecologistas en acción.
  15. (Frantsesez) «6 ans après la mort de Cannelle, l’ours Camille-Aspe Ouest porté disparu : la mort définitive de l’ours pyrénéen ?» Ferus.
  16. Fernandez, Luistxo. (2005). «Aditu: euskararentzako ahots-teknologiak sustatzeko ekimena» Sustatu.
  17. a b Biain, Aitor. (2020). «Gazteen begietatik. Hartzak memorian» Berria.
  18. Mendiguren, Xabier. Bizitzako garairik onena. Susa literatura.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]