Camilo Azuquita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camilo Azuquita
Bizitza
JaiotzaColón City (en) Itzuli1946ko otsailaren 18a
Herrialdea Panama
HeriotzaPanama Hiria2022ko abenduaren 25a (76 urte)
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1129585 Musicbrainz: 3abaec3e-40aa-45ad-b4c7-92651d45d2c2 Discogs: 1473760 Allmusic: mn0000540107 Edit the value on Wikidata

Luis Camilo Argúmedes Berguido (Colón, 1946ko otsailaren 18a - Panama Hiria, 2022ko abenduaren 25a), [1] artistikoki Camilo Azuquita izenez ezaguna, panamar abeslaria eta musikagilea izan zen. Salsaren sustatzaile handienetakoa izan zen bere herrialdean. [2]

Ibilbide musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Camilo Argúmedes Colón-en (Panama) jaio zen 1946ko otsailaren 18an. Nerabezarotik konposatzeko eta abesteko interesa izan zuen. 1960ko hamarkadaren hasieran bolero eta guaguancó generoko abestiekin aurkezpenak egiten hasi zen; bere aurkezpen batengatik, eta bere aldakortasuna eta ahots delikatua txalotzen zituen esatari kubatar batek "Azuquita" ezizena sortu zion. [3]

RPC Irratiaren bitartez abeslari amateurrentzako lehiaketa batean parte hartu zuen birritan, azken aldiz irabazi zuen. [3] Horren ostean, Peruko Enrique Lynch orkestrako abeslaria izan zen. 1966 eta 1969 artean kolaboratu zuen artisten artean Roberto Roena, Ismael Rivera eta Rafael Cortijo izan ziren . [4]

1969an, sei hilabetez Sonora Matancera taldean sartu zen eta gero, 1974an, bere orkestra sortu zuen "Azuquita y su Melao". [5] Kalifornian hainbat kontzertu eman ostean 1974an disko bat grabatu zuen Fania All Stars taldearekin . [5]

Francisco Bastar "Kako"rekin bi disko grabatu zituen, lehenengoa 1968an "Live It Up" izenekoa eta bigarrena, 1976an, "Unión Dinámica" izenekoa. Bere orkestrarekin hamar disko baino gehiago grabatu zituen 1974 eta 1988 artean [5] .

2000. urtean, "Cuba Son" diskoa grabatu zuen Kuban Los Jubilados orkestrarekin. Hurrengo urtean, Miarritzeko Zinemaldian aurkeztu zuten La cita izeneko filmean egin zuen debuta aktore. [4]

Argúmedes Guinness Errekorren Liburuan agertu zen panamar bakanetako bat izan zen 1979an salsa Europara eramateagatik nazioartean aintzatetsia izateagatik [6] . Bere bereizgarrien artean, Latin Grammy bat ere badu. [7]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argúmedesek okerrera egin zuten osasun arazoak zituen eta 2022ko abenduaren 25ean hil zen, goizean, Panama Hiriko ospitale batean. Artistaren heriotza bere alabak baieztatu zuen. [6]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1964: Enrique Lynch (Sono Radio Peru 12220) – Fiesta de cumbia / La cumbia de Jose – 45rpm
  • 1966: Roberto Roena y sus Megatones - Se Pone Bueno / It Gets Better (Alegre Records SLPA8510)
  • 1967: Kako & His Orchestra - Live It Up (Musicor Records MM4036)
  • 1969: Rafael Cortijo Y Su Bonche - ¡Ahí Na Má! / Put It There (Tico Records SLP1183)
  • 1970: Azuquita - Aquí Esta Azuquita (Hit Parade Records HPST044)
  • 1972: The Salsa All Stars (Salsa Records Salsa 2007) (avec Charlie Palmieri, Johnny Rodriguez, Israel Lopez " Cachao ", Vitin Paz, Louie Ramirez…)
  • 1974: Azuquita y su Melao : Salsa en Hollywood (E&G Productions EGS516)
  • 1975: Azuquita y su Orquesta Melao – Pura Salsa (Vaya Records VS34)
  • 1976: Kako y Azuquita - Unión Dinámica (Alegre Records ASLP6003)
  • 1977: La Típica ’73 - The Two Sides Of ' Típica '73 (Inca Records SLP1053)
  • 1978: La Típica ’73 - Salsa Encendida (Inca Records JMIS1062)
  • 1978: Louie Ramirez Y Sus Amigos (Cotique JMCS1096)
  • 1979: Azuquita y su Melao – Llegó Y Dijo (Vaya Records VS83)
  • 1980: Azuquita y su Melao – Salsa En Vivo (Disc'Az AZ2341)
  • 1981: Tito Puente And His Orchestra – Ce' Magnifique (Tico Records JMTS1440)
  • 1983: Azuquita y su Melao – Salsa International 83 (Polydor 8151141)
  • 1984: Orquesta Felicidad, Camilo Azuquita – 2 Campeones Roberto Duran Vs Camilo Azuquita (Celluloid CEL6713)
  • 1988: Camilo Azuquita – Azúcar A Granel (Melao Records CA218)
  • 1989: Camilo Azuquita – Amantes Secretos (Top Ten Hits TTH1943)
  • 1992: Camilo Azuquita – El Señor De La Salsa (Melao Records 219)
  • 1994: Azuquita – La foule Salsa Int’l (Axile) Formato CD
  • 1996: Azuquita y Papo Lucca – Los Originales (Frémeaux & Associés FA407) Formato CD
  • 1999: Azuquita - Lo Bailado Nadie Me Lo Quita (Melao) CD Format (intitulé La Salsa c’est pas compliqué en France); Melao Records/ POW Records; contient "Un, dos, tres… Maria", la reprise arrangée en salsa de Ricky Martin)
  • 2000: Azuquita y su Melao – La Salsa, C´est Pas Compliqué (Axile) Formato CD
  • 2001: Azuquita and Los Jubilados en Santiago de Cuba – Cuba Son (Emarcy Import / Universal Jazz / Caribefolk, Cuba) Formato CD
  • 2005: Azuquita – Baila Para Mí (Konga Music CXCD303) Formato CD
  • 2015: Orquesta Abran Paso – Back to the 70's (Abran Paso Music) Formato CD

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]