Campbell gaztelua

Koordenatuak: 56°10′29″N 3°40′29″W / 56.1748°N 3.6748°W / 56.1748; -3.6748
Wikipedia, Entziklopedia askea
Campbell gaztelua
Castle Campbell
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaClackmannanshire
Koordenatuak56°10′29″N 3°40′29″W / 56.1748°N 3.6748°W / 56.1748; -3.6748
Map
Arkitektura
Ondarea
SM13611 eta LB1941

Campbell gaztelua (ingelesez: Castle Campbell) Eskoziako Dollar herriaren gainean dagoen gaztelu bat da, Clackmannanshire eskualdean. Campbell leinuko nagusien egoitza izan zen XV eta XIX mendeen artean. A mailako eraikina izendatu zuten 1960an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Castle Gloom izena izan zuen, "amildegiko gaztelua" gaeleraz, arroil estu eta sakona defendatzeko eraiki baitzen. XII menean dorre bat izan zen bertan baina gaur egungo gaztelua 1430 inguruan eraiki zuen John Stewartek.

1465ean Colin Campbellek eskuratu zuen eta honek Campbelldarren boterea handitu zuen Argylletik Eskozia erdialde guztira. 1488an Gloom gazteluak Campbell gaztelua izena hartu zuen Jakue IV.a Eskoziakoaren aginduz. 1493an hegoaldeko zatia gehitzen hasi ziren.

XVI mendean Argylleko 4. Earlak Eskoziako Erlijio Erreforma bultzatu zuen protestantismoaren agintari nagusietakoa bihurtuz. Mende horretan John Knox eta Maria I.a Eskoziakoa bisitari izan ziren bertan. 1565ean Chaseabout erasoa jasan zuen, Morayko Earlak gidaturiko matxinada eta gaztelua errenditu beharra izan zuten Campbelltarrek. 1590 hamarkadan Archiball Campbell Argylleko 7. Earlak ekialdeko zatia berreraiki zuen.

Archiball Campbell Argylleko 8. Earlak Covenanterren matxinadaren buru bihurtu zen, berriz ere protestantismoaren alde, eta gazteluaren inguruan borroka handia izan zuen James Graham Montroseko 1. markesaren tropa erregezaleekin. Honen armadan Mclean leinuko kide ugari zeuden, Campbelltarren etsai historikoak, baina garaile atera ziren. 1652an Oliver Cromwellen tropak izan ziren gazteluan eta errebeldeek gaztelua erasotu eta su eman zioten kalte handiak eraginez. XVIII mendean bertan behera utzia izan zen gaztelua.

1859an Sir Andrew Orr negoziogizonak erosi zuen. Honen semeak hainbat indusketa egin zituen eta beirate ugari aurkitu zituen. 1948an National Trust for Scotland erakundeak hartu zuen eta berriztatze lanak abiatu zituen. Gaur egun Historic Scotland erakundeak kudeatzen du gaztelua.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]