Canal 4 Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canal 4 Navarra
Canal 4 Navarra
JabeaCanal 4 Navarra Digital S.A.
Emisio eremua Nafarroa
Hasiera data1997
Amaiera data2012
EgoitzaCordobilla (Nafarroa)
BaliagarritasunaLTD, ONO
Kate senidea(k)Canal 4 Digital
www.canal4.es

Canal 4 Navarra Nafarroako Foru Erkidegoan emititzen zen telebista kate autonomiko pribatua izan zen. 1997an hasi zen lehenengoz emititzen, 2012 urtera arte. LTDn eta ONOn egon zen ikusgai. Bigarren kate bat izan zuen LTDn Canal 4 Digital izenarekin; bertan kate nagusiko saioak ordu ezberdinetan errepikatzen zirenak.

Egoitza Cordobillan zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katea sortu zenean Albiste Laburpena izeneko euskarazko albistegia emititzen zen, baina ondoren gaztelania hutsean emititzera igaro zen.

1997 urtean sortu zenetik, ez zuen bere logotipoa inoiz aldatu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]